1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
3350/2015 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Maisu-maistren eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoetako zenbait lanpostu kentzen dituena.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 13an eman 2670/2015 Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxeen zonifikazioa argitaratu zen, eta 2015-2016 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdian bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak eta lanpostuak kentzeko eskaeraren prozedura ezarri ziren Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen, Irakasleen eta Tailer-maisuen Kidegoko irakasle funtzionarioentzat.
Halaber, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 13an eman 2671/2015 Ebazpenaren bidez, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen zonifikazioa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi kurtsoena eta departamentu honen menpeko ikastetxe eta programetako plantillak argitaratu ziren, eta lanpostuak kentzeko eta lanpostu ibiltariei atxikitzeko eskaeraren prozedurak eta Nafarroako Foru Komunitateko maisu-maistren kidegoko lekualdatze-lehiaketarako deialdian (Hezkuntza Departamentuak 2015-2016 ikasturtean egina) bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak zehaztu ziren.
Ebazpen horien 5. puntuak ezartzen duenez, behin betiko destinoa duten irakasleek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusita ez badago, beren lanpostua kentzea eskatzen ahalko dute.
Kentzeko eskabidea aurkezteko epea amaituta, bidezkoa da lanpostua kendu zaien irakasleen zerrenda onestea.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 13an emandako 1/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 13ko 2670/2015 eta 2671/2015 ebazpenetan xedatutakoarekin bat kendutako lanpostua betetzen zuten Maisu-maistren eta Bigarren Hezkuntzako kidegoetako irakasle funtzionarioen zerrenda onestea; zerrenda ebazpen honen I. eranskinean dago.
Lanpostua kentzeak 2015eko urriaren 29tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen honen II. eranskin gisa onestea Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 13ko 2670/2015 eta 2671/2015 ebazpenetan eskatzen diren baldintzak ez betetzeagatik kentzeko eskaera onetsita ez duten irakasleen zerrenda.
3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honen eta bere eranskinen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2015eko abenduaren 18an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.
I. ERANSKINA Kendutako lanpostua betetzen zuten irakasleak |
KIDEGOA | DEITURAK ETA IZENA | KENDUTAKO LANPOSTUA |
ESPEZIALITATEA | HIZKUNTZA | IBILTARITZA | IKASTETXEA |
590 | ALDAZ | LAZCOZ | MARIA CRISTINA | MATEMATIKA | EUSKARA | | IRUÑA, EUNATE BHI |
590 | ESPARZA | MURILLO | JOSE MARIA | FILOSOFIA | GAZTELANIA | | TUTERA, VALLE DEL EBRO BHI |
590 | GORRIZ | ELIZALDE | FERNANDO | HEZKUNTZA ORIENTABIDEA | EUSKARA | | IRUÑA, EUNATE BHI |
590 | LACOSTA | GABARI | IDOYA | FISIKA ETA KIMIKA | GAZTELANIA | | TUTERA, VALLE DEL EBRO BHI |
590 | LATASA | ESEVERRI | NIEVES | HEZKUNTZA ORIENTABIDEA | GAZTELANIA | | IRUÑA, AITA MORET-IRUBIDE BHI |
590 | LES | SAENZ | MARIA DOLORES | BIOLOGIA ETA GEOLOGIA | GAZTELANIA | | TUTERA, VALLE DEL EBRO BHI |
590 | OROZCO | ELORZA | JOSU | TEKNOLOGIA | EUSKARA | | IRUÑA, EUNATE BHI |
590 | PEREZ | CHIVITE | JOAQUIN | TEKNOLOGIA | GAZTELANIA | | CINTRUENIGO, LA PAZ DBHI |
590 | RUIZ | BARBARIN | MARIA JESUS | TEKNOLOGIA | GAZTELANIA | | IRUÑA, MENDILLORRI BHI |
590 | URZAIZ | GARDE | EDUARDO | TEKNOLOGIA | GAZTELANIA | | TUTERA, VALLE DEL EBRO BHI |
597 | ALFONSO | ROMANO | KIRA | GORPUTZ HEZKUNTZA | GAZTELANIA | | IRUÑA, CARDENAL ILUNDAIN HLHIP |
597 | ARBIZU | CALANDA | AMAIA | EUSKARA | EUSKARA | | ZUDAIRI, LAS AMESCOAS HLHIP |
597 | ARELLANO | BAIGORRI | ANA CARMEN | INGELESA | GAZTELANIA | | ABLITAS, SAN BABIL HLHIP |
597 | ARGUINDEGUI | LLOPIS | MARTA | INGELESA | GAZTELANIA | | GARES, HLHIP |
597 | DIAZ | RUIZ | SUSANA | HAUR HEZKUNTZA | GAZTELANIA | | MURCHANTE, MARDONES Y MAGAÑA HLHIP |
597 | FIDALGO | ALONSO | GONZALO | INGELESA | GAZTELANIA | | CAPARROSO, VIRGEN DEL SOTO HLHIP |
597 | GAZTELU | MORIANA | ADRIANA | INGELESA | GAZTELANIA | | IRUÑA, EL LAGO DE MENDILLORRI HLHIP |
597 | GIL | CRUZ | SILVIA | INGELESA | GAZTELANIA | | TUTERA, GRISERAS HLHIP |
597 | LADRERO | BUENO | JOSE LUIS | GORPUTZ HEZKUNTZA | EUSKARA | IBILTARIA | BARAÑAIN, ALAIZ HLHIP |
597 | LOPEZ | AZPILICUETA | ANA ISABEL | HAUR HEZKUNTZA | GAZTELANIA | | ZUDAIRI, LAS AMESCOAS HLHIP |
597 | MENDIOROZ | DE VICENTE | OLGA MARIA | INGELESA | GAZTELANIA | | UHARTE, VIRGEN BLANCA HLHIP |
597 | NAVASCUES | RANDEZ | MARIA | GORPUTZ HEZKUNTZA | GAZTELANIA | | CINTRUENIGO, OTERO DE NAVASCUES HLHIP |
597 | RODRIGUEZ | CORTES | RAQUEL | HAUR HEZKUNTZA | GAZTELANIA | | TUTERA, MONTE SAN JULIÁN HLHIP |
597 | URIZ | ARANGOA | ELENA | LEHEN HEZKUNTZA | GAZTELANIA | | ZUBIRI, XABIER ZUBIRI HLHIP |
597 | ZAPATERIA | MIRANDA | ADRIANA | HAUR HEZKUNTZA | GAZTELANIA | | ARGUEDAS, SANCHO RAMIREZ HLHIP |
II. ERANSKINA
Kentzeko eskaera onetsia ez duten irakasleak
Izen-deiturak: Cemborain Garcia, Ana Maria. Arrazoia: lanpostua ez dago murrizteko.
Iragarkiaren kodea: F1516978