1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
2649/2015 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 16an emandako 218/2015 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2015eko gastua baimendu zen.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuetan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, ondoko arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, lana aurkitzea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, zenbait diru-laguntzatarako deialdia egin, haiek eman eta kudeatzen ditu enplegua sortu eta lan munduan sartzen laguntzeko. Diru-laguntza horien oinarri arautzaileak 2015. urtea baino lehenago onetsi ziren.
Baimen horietako bi egokitu beharra dago: izan ere, batean, enpresa arruntek desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko deialdian, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez araututakoan, aurkeztu diren eskaeren kopurua aurreikusitakoa baino handiagoa da; bestean, berriz, desgaitasuna duten pertsonei enplegu lagundua emateko deialdian, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1558/2008 Ebazpenaren bidez araututakoan, eskaeren kopurua pentsatua baino txikiagoa izan da.
Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen martxoaren 14ko 515/2012 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Gasturako baimena kentzea, kontu-sail honetan eta honenbeste:
Desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu lagundurako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1558/2008 Ebazpenaren bidez arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4939 zenbakia dutenak. 30.000,00 euro, “Enplegu plana. Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak” izeneko 15100 170001 4709 241105 kontu-sailaren kargura.
2. 2015erako gasturako baimena handitzea, kontu-sail honetan eta honenbeste:
Enpresa arruntek desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4937 zenbakia dutenak. 30.000,00 euro, “Enplegu plana. Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak” izeneko 15100 170001 4709 241105 kontu-sailaren kargura.
3. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari igortzea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2015eko abenduaren 16an.–Zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.
Iragarkiaren kodea: F1517183