4. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

105/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren antolamendu egitura ezartzen duena ataletik beherako unitate administratiboetan.

Erakunde autonomoa denetik, Nafarroako Zerga Ogasunaren ataletik beherako unitate administratiboak arautu eta sortzeko arauak sakabanatuta daude. Arrazionaltasun irizpideari jarraikiz, xedapen bakar batean antolatu eta integratu behar da egitura administratibo hori guztia.

Arau bakar batean biltzeaz gain, Nafarroako Zerga Ogasunaren egitura organikoan berriki sartu diren aldaketek ere eskatzen dute bulegoen edo ataletatik beherako beste unitate batzuen egungo egitura egokitzea eta haien atxikipena eta eginkizunak argiago finkatzea. Erakunde publiko horren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen egitura organikoa.

Beraz, foru agindu honen xedea da Nafarroako Zerga Ogasunaren bulegoak edo ataletatik beherako beste unitate batzuk erakunde autonomoaren egituraren aldaketetara egokitzea, eta antolamendu orokorra ezartzea Nafarroako Zerga Ogasunaren antolamendu eremu horretan, ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion helburuak egokiago bete ditzan.

Erakunde autonomoaren estatutuen 67. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bulegoak edo ataletatik beherako beste unitate administratibo batzuk sortu, aldatu eta kentzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularraren foru agindu baten bidez eginen da, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

Horrenbestez, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta ikusirik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten organoen aldeko txostenak.

AGINDU DUT:

1. artikulua. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzua.

1. Zuzendaritzarako Informazioaren Unitate Administratiboa Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuan dago, Tributu arloko Azterlanen Atalari atxikia.

2. Zuzendaritzarako Informazioaren Unitate Administratiboak eginkizun hauek ditu:

a) Erabakiak hartzeko informazioa tratatu eta aztertzea.

b) Erakunde autonomoaren txostenak prestatu eta idaztea, zergei buruz eta erakundea autonomoaren lanei buruz.

c) Laguntza ematea simulazioak prestatu, landu eta aztertzen, arauak eta kudeaketa neurriak proposatu eta ebaluatzeko.

d) Zuzendaritzak esleitzen dizkion proiektu estrategikoetan parte hartzea.

e) Diru-sarrera eta gastu fiskalei buruzko aurreikuspenak eta estatistikak prestatzen lagundu eta horietan parte hartzea.

f) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

2. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua.

1. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak bulego hauek ditu: Prozesuak Kontrolatzeko Bulegoa, Informazio-Sarreren Kontrolaren, Identifikazioaren eta Artxiboaren Bulegoa eta Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko Bulegoa.

2. Prozesuak Kontrolatzeko Bulegoa Koordinazio Informatikoaren Atalari atxiki zaio.

3. Informazio-Sarreren Kontrolaren, Identifikazioaren eta Artxiboaren Bulegoa Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalari atxiki zaio.

4. Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko Bulegoa Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Atalari atxiki zaio.

5. Prozesuak Kontrolatzeko Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Nafarroako Zerga Ogasunaren prozesu informatikoak gainbegiratzea.

b) Nafarroako Zerga Ogasunaren material informatikoaren erosketak sustatu eta kudeatzea.

c) Nafarroako Zerga Ogasunaren elementu informatikoen inbentarioa kontrolatzea.

d) Informazio-sistemen ustiapenari lotutako garapen informatikoen eskaerei erantzutea.

e) Datu-baseen gainean jardutea zuzenean, eguneratzeko tresna erabilgarririk ez bada behin-behinekoz.

f) Erakundearen erabiltzaileen premiei erantzutea, tresna informatikoen erabilera zehatzei dagokienez.

g) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

6. Informazio-Sarreren Kontrolaren, Identifikazioaren eta Artxiboaren Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Zergadunen fitxategi nagusia prestatu, mantendu eta kontrolatzea.

b) Nafarroako Zerga Osasunarekin erlazionaturiko edozein informazio motaren titularrak baliozkotu eta identifikatzea.

c) Aitorpenen edo Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoan aurkezten den bestelako informazioaren sarrera berrikusi eta kontrolatzea.

d) Nafarroako Zerga Ogasunaren Artxiboa kudeatu eta zaintzea, eta Nafarroako Zerga Ogasuneko langileek agiri eta aitorpenei buruz egiten dituzten eskaerei erantzutea.

e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

7. Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Nafarroako Zerga Ogasunaren tributu arloko informazioa eskuratzeko baimenak kudeatzea, aplikazio informatikoen bidez.

b) Informazioa ongi erabiltzen dela begiratzea, baimenaren helburuekin bat, arduradun organikoei eginiko sarbideekiko adostasun agiria eskatuz.

c) Eginiko sarbideei buruz auditatzea, informazioa kontsultatzeko oinarri izan diren espediente administratiboak egiaztatuz.

d) Isilpekotasuna eta zergei buruzko informaziorako sarbide justifikatua bermatzen dituzten neurriak hartzea.

e) Informazioaren sarrera eta irteera guztiak inbentariatu eta kudeatzea, edozein baliabidetan (paperean, euskarri magnetikoan, telematikoan eta abarretan).

f) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

3. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzua.

1. Zerga Kudeaketa Zerbitzuak bulego hauek ditu: Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Bulegoa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Bulegoa, Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoa eta Zerga Bereziei, Aseguru-sarien Zergari eta Tasei buruzko Kontu-hartzearen Bulegoa.

2. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Bulegoa Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalari atxiki zaio.

3. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Bulegoa Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalari atxiki zaio.

4. Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoa Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalari atxiki zaio.

5. Zerga Bereziei, Aseguru-sarien Zergari eta Tasei buruzko Kontu-hartzearen Bulegoa Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalari atxiki zaio.

6. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Aitorpenak, errekurtsoak, kontsultak eta tributu gaietan eragina duten bestelako agiriak egiaztatu eta aztertzea, betiere Nafarroako Zerga Ogasunari ordaindu behar dioten ez-egoiliarrek aurkeztu badituzte.

b) Bidezko errekerimenduak egitea.

c) Zerga arloko kontsultei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak kudeatu eta ebaztea, betiere Nafarroako Zerga Ogasunari ordaindu behar dioten ez-egoiliarrek aurkeztu badituzte.

d) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

7. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Aitorpenak, autolikidazioak, errekurtsoak, kontsultak eta tributu gaietan eragina duten bestelako agiriak egiaztatu eta aztertzea, betiere oinordetzen zergaren subjektu pasiboek aurkeztu badituzte.

b) Bidezko errekerimenduak egitea.

c) Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea, betiere oinordetzen zergari buruz badira.

d) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

8. Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko doktrina, ebazpen administratiboak eta epai judizialak bildu eta sistematizatzea, ondoko jarduketetan aplikatu beharreko irizpideak eratu eta proposatzen laguntza emateko: kontsulta fiskalei erantzutea, autolikidazioak berrikustea eta atalak emandako egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

b) Nafarroako Zerga Ogasuneko unitate administratiboek zergaren araudiari buruz egiten dituzten kontsultei erantzutea, betiere unitateen eginkizuna bada balio erantsiaren gaineko zerga berrikusi eta aztertzea edo zergadunek planteatzen dituzten gaiak ebaztea.

c) Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

d) Laguntza ematea balio erantsiaren gaineko zergan eragina duten xedapen orokorrak aztertzen eta proposatzen.

e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

9. Zerga Bereziei, Aseguru-sarien Zergari eta Tasei buruzko Kontu-hartzearen Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Atalak ordainarazi behar dituen zerga arloko kontzeptu guztien gaineko kontu-hartzailetza.

b) Atalean aurkezten diren autolikidazioak berrikustea.

c) Atalak kudeatzen dituen tributuen ondoriozko behin-behineko likidazioak prestatzea.

d) Tributu horiei lotutako espedienteen gaineko txostenak egitea eta espedienteak ebaztea.

e) Ataleko gainerako langileei eta atalburuari laguntza ematea publikoari arreta ematen, kontsulta teknikoak ebazten, etab.

f) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

4. artikulua. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua.

1. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuak bulego eta unitate administratibo hauek ditu, zerbitzuari zuzenean atxikiak: Kudeaketa Administratibo eta Dokumentazioaren Bulegoa, Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 1. Unitate Administratiboa, Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 2. Unitate Administratiboa, Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 3. Unitate Administratiboa eta Plangintza eta Ikerketarako Unitate Administratiboa.

2. Kudeaketa Administratibo eta Dokumentazioaren Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Ikuskapen lanek behar duten informazioa bildu, antolatu eta Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren eskura jartzea.

b) Espedienteak kudeatu eta kontrolatzea Ikuskapen-jarduketen Erregistroan.

c) Informatika lanak koordinatzea Ikuskapenerako Zerbitzuan, eta zerbitzuko funtzionarioei laguntza ematea informazioa eskuratzeko tresnen erabileran.

d) Laguntza ematea ikuskapen espedienteei lotutako ebazpenak eta epaiak betearazten.

e) Dokumentuen sarrerak eta irteerak erregistratzea Ikuskapenerako Zerbitzuan.

f) Aktuarioei eman beharreko ikuskapen espedienteak dokumentatzea, eta, behin bukatuta, espedienteak tramitatzea.

g) Ikuskapen espedienteen artxiboa kudeatzea.

h) Ikuskapenerako Zerbitzuko ondasun eta zerbitzuen eskurapena kudeatzea, bai eta langileek bere eginkizunak betez sortzen dituzten gastuak ere.

i) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

3. Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko Unitate Administratiboek (1.a, 2.a eta 3.a) eginkizun hauek dituzte:

a) Laguntza ematea Tributuen ikuskapenerako planak prestatzen.

b) Tributu Ikuskapenerako Planean sartutako zergapekoak esleitzea.

c) Ezartzen diren espedienteen instrukzioan laguntzea.

d) Espediente bakoitzean formalizatzen diren dokumentuen tramitazioa zuzentzea.

e) Ikuskapen jarduketen kalitatea gainbegiratzea eta, bere unitateari esleitutako espedienteen tramitazioetan, jarduteko irizpide homogeneoak aplikatzea, Zerbitzuko gainerako unitateekin eta Bulego Teknikoaren Atalarekin koordinaturik.

f) Unitateari esleitutako espedienteen ikuskapen jarduketei buruzko txostenak egitea, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendariak eskatuz gero.

g) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

4. Plangintza eta Ikerketarako Unitate Administratiboak eginkizun hauek ditu:

a) Tributu Ikuskapenerako planen proposamenak egitea, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendariaren bidez jasotzen dituen irizpide eta jarraibideekin bat.

b) Tributu arloan eragina duen informazioa eskuratu eta aztertzea zerga-egitateak egiaztatzeko, eta iruzur fiskala ikertu eta aztertzea iruzurra egiteko arriskua duten sektoreak eta praktikak atzeman eta hautatzeko.

c) Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren informazioa ikuskapen arloan aritzen diren beste administrazio publiko eta erakunde batzuekin trukatzea, eta informazio truke hori sustatu eta hobetzea.

d) Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin koordinatzea ikuskapenerako beharrezkoak diren prozedura eta tresnak diseinatu eta ezartzeko.

e) Ikuskapenerako Zerbitzuan sinatutako akta bakarrak eta beste zerga administrazio batzuetatik jasotakoak kudeatzea.

f) Zerga administrazioen arteko desadostasunak egiaztatu eta tramitatzea, zergapekoen helbideratzeari dagokionez.

g) Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko Unitate Administratiboen berezko eginkizunak, bere unitateari esleitutako espedienteei dagokienez.

h) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

5. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzua.

1. Diru-Bilketa Zerbitzuak bulego hauek ditu: Gerorapen Bulegoa, Betearazpen Prozeduren Bulegoa, Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa eta Kobrantzaren Aplikazio Bulegoa.

2. Gerorapen Bulegoa Gerorapenak Kudeatzeko Atalari atxiki zaio.

3. Betearazpen Prozeduren Bulegoa eta Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalari atxiki zaizkio.

4. Kobrantzaren Aplikazio Bulegoa Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari atxiki zaio.

5. Gerorapen Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Ebazpenak tramitatu eta kontabilizatzea.

b) Ordainketak helbideratzeko sortak prestatu eta kontrolatzea.

c) Ordainketa gutunak bidaltzea helbideraturik ez dauden ordainketen kasuan.

d) Kitapenak eta ordainketa aurreratuak.

e) Kobrantzen kudeaketa, ez-betetzeak eta bermeak.

f) Gerorapen Atalaren hileko txostenak egiteko behar diren datuak prestatzea.

g) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

6. Betearazpen Prozeduren Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Ondasun higigarri eta higiezinak enbargatzeko espedienteak tramitatu eta kontrolatzea, betiere Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalak kudeatu beharreko zordunenak badira.

b) Abal edo hipotekei lotutako bermeen eraketa tramitatzea.

c) Tributu zorren bermeak eta zuzenbide publikoko zorrenak betearazteko espedienteak tramitatu eta kontrolatzea, zein den ere bermeak eratu dituen diru-bilketako erakundea.

d) Zorren betearazpena eteteko eskaerak tramitatu eta kontrolatzea.

e) Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren hileko txostenak egiteko behar diren datuak prestatzea.

f) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

7. Kudeaketa Administratiboaren Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Zorrak geroratu eta zatitzeko eskaerak tramitatu eta kontrolatzea, espedienteak ofizioz edo zordunak eskatuta ezereztea barne, eta bermeen eraketa tramitatzea, abalei lotutakoak salbu.

b) Bidegabeko diru-sarrerak itzultzeko espedienteak tramitatzea.

c) Aurrekontuetako ordainketak konpentsatzeko espedienteak tramitatzea.

d) Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean sartzen diren dokumentuak banatzea eta, hala badagokio, ebaztea.

e) Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren hileko txostenak egiteko behar diren datuak prestatzea.

f) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

8. Kobrantzaren Aplikazio Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Bidalketa telematikoak jaso eta baliozkotzea.

b) Kobrantzak baliozkotu eta aplikatzea.

c) Entitate laguntzaileekin gertatzen diren gorabeherak kudeatzea.

d) Ordainketa-gutunen eredu berriak eguneratzea.

e) Normalizatu ez diren hamabostaldiak koadratu eta kontabilizatzea.

f) Gaizki egotzitako kobrantzak deuseztatu eta zuzentzea.

g) Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalaren hileko txostenak egiteko behar diren datuak prestatzea.

h) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

6. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua.

1. Zergadunari Laguntza eta Argibidea Emateko Zerbitzuak bulego eta unitate administratibo hauek ditu: Aholkularitza, Prestakuntza eta Koordinazio Bulegoa, Laguntza Teknikoaren Unitate Administratiboa, Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboa eta Jakinarazpenak Kudeatzeko Bulegoa.

2. Aholkularitza, Prestakuntza eta Koordinazio Bulegoa Zergadunari Laguntza Emateko Atalari atxiki zaio.

3. Laguntza Teknikoaren Unitate Administratiboa eta Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboa Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalari atxiki zaizkio.

4. Jakinarazpenak Kudeatzeko Bulegoa Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta JEZaren Atalari atxiki zaio.

5. Aholkularitza, Prestakuntza eta Koordinazio Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Zergadunari Laguntza Emateko Ataleko langileei tributu arloko aholkularitza eta prestakuntza ematea.

b) Atalaren dokumentazioa eta aipatu langileei prestakuntza emateko behar den materiala prestatu eta eguneratzea.

c) Jarduketa protokoloak eguneratu eta zabaltzea.

d) Nafarroako Zerga Ogasuneko unitateekin koordinatzea aplikatu beharreko irizpideak bateratzeko eta prozedurak finkatzeko.

e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

6. Laguntza Teknikoaren Unitate Administratiboak eginkizun hauek ditu:

a) Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergei buruzko kontsulta eta erreklamazioen gainean, zergadunari alde teknikotik laguntza eta argibideak ematea aurrez aurre, telefonoz eta baliabide telematikoak erabiliz.

b) Nafarroako Zerga Ogasunaren web orria etengabe eguneratzea.

c) Aholkularitza teknikoa ematea Zerbitzuko unitate administratiboei, eta laguntzea unitate horietako langileei prestakuntza ematen.

d) Nafarroako Zerga Ogasuneko unitateekin koordinatzea aplikatu beharreko irizpideak bateratzeko eta prozedurak finkatzeko.

e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

7. Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboak eginkizun hauek ditu:

a) Nafarroako Zerga Ogasunarekin kanpoko lankidetzarako akordioari atxikita dauden profesional eta entitateei berariazko arreta ematea.

b) Telematika bidezko zerbitzu berriak diseinatzea, zerga arloko betebeharrak betetzeko bide ematen dutenak, eta dauden zerbitzuak hobetzea.

c) Tresna telematiko eskuragarrien inguruko informazioa eta haien erabileraren ingurukoa eman eta zabaltzea.

d) Bide telematikoaren erabilera sustatzeko neurriak hartzea zerga arloko betebeharrak betetzeko.

e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

8. Jakinarazpenak Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Nafarroako Zerga Ogasunari atxikitako organoek ematen dituzten egintza administratiboen jakinarazpenak prestatu, gauzatu eta kontrolatzea.

b) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

7. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua.

1. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak bulego eta unitate administratibo hauek ditu: Antolaketa Administratiboko Unitate Administratiboa, Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboa, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Bulegoa eta Kanpainaren Koordinazioko Unitate Administratiboa.

2. Antolaketa Administratiboko Unitate Administratiboa Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuari atxiki zaio.

3. Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoa Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoari atxiki zaio.

4. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboa Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalari atxiki zaio.

5. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Bulegoa Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoari atxiki zaio.

6. Kanpainako Koordinazioko Unitate Administratiboa Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalari atxiki zaio.

7. Antolaketa Administratiboko Unitate Administratiboak eginkizun hauek ditu:

a) Unitatearen erregistro lagungarrian sartzen diren agiriak jaso, erregistratu, eskaneatu eta banatzea.

b) Nafarroako Zerga Ogasuneko beste unitate eta ataletatik bidaltzen dituzten agiriak jaso eta banatzea.

c) Pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergei buruzko kontsulta eta erreklamazioen gainean, zergadunari alde administratibotik laguntza eta argibideak ematea aurrez aurre, eta sinadura digitalaren ziurtagiria ematea.

d) Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak ezartzen dituen zerga bulegoetan banatu beharreko baliabide materialak koordinatzea. Bulego horien xedea da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren aitorpenak prozedura automatikoaren bidez egitea.

e) Errentaren kanpaina prestatzeko lan administratiboak egitea, Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboarekin lankidetzan.

f) PFEZren proposamen eta aitorpenen bidalketak prestatzeko baliozkotze lanak egitea, Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalarekin lankidetzan.

g) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

8. Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Zerga arloko kontsultak eta ebazpenak tramitatzea, horiei buruzko ebazpen proposamena egitea eta zabalkundea egitea, eta gauza bera pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergen arloko interpretaziorako irizpideei eta ebazpen jurisdikzionalei dagokienez ere.

b) Onura fiskalei eta araubide bereziei buruzko espedienteak tramitatzea eta ebazpen proposamenak egitea.

c) Tributu arloko aholkularitza ematea Zerbitzuko gainerako unitateei, baita zergadunei ere, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik.

d) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruz eskatzen zaizkion azterlanak eta proposamenak egitea.

e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

9. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboak eginkizun hauek ditu:

a) Tributuei buruzko kontsulta eta erreklamazioen gainean, entitate laguntzaileei alde teknikotik laguntza ematea, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren irizpideekin bat.

b) Entitate laguntzaileetako langileei eman beharreko ikastaroak koordinatzea, pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergen arloan.

c) Entitate laguntzaileei laguntza ematea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak prozedura automatikoaren bidez egiteko behar diren aplikazio informatikoen koordinazio eta instalazioan.

d) Pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergei lotutako aitorpenerako inprimakiak eta programa informatikoak banatzea.

e) Tributu gaietan eragina duten dokumentu eta datuak egiaztatu eta aztertzea, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren irizpideekin bat, betiere entitate laguntzaileek aurkezten badituzte.

f) Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren solaskidea izatea entitate laguntzaileen aurrean, pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergen aitorpenak egin eta jasotzeari dagokionez.

g) Errenta eta ondarearen gaineko aitorpenen eredu ofizialak prestatzea.

h) Material didaktikoa eta eskuliburu teoriko eta praktikoak prestatzea, gero PFEZaren kanpainako entitate laguntzaileei eman eta banatzeko, eta webaren aplikazioak egitea.

i) Errentaren kanpainako operadoreei buruzko aplikazioa kudeatzea. Operadoreak entitate laguntzaileetakoak nahiz Ogasunekoak dira.

j) Errentaren kanpainaren inguruan sortzen ahal diren beste edozein, hala nola: laguntza ematea kanpainan aitorpenak aurkezteko arauen foru agindua eta bestelako arauak eguneratzen, kanpaina Iruñetik kanpo garatzeko bulegoak erreserbatzea, etab.

k) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

10. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek ditu:

a) Zergapekoen zentsuak eratu eta mantentzea.

b) Laguntza ematea irizpideak ezartzen, PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergetan aurkeztutako aitorpenak berrikusteko urteko plana egiteko.

c) Aitorpenak berrikusteko programen eguneraketan eta hobekuntzan parte hartzea.

d) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren prozedurak aztertzea eta haien hobekuntza bultzatzea.

e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

11. Kanpainako Koordinazioko Unitate Administratiboak eginkizun hauek ditu:

a) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoari laguntzea eta harekin koordinatzea, PFEZaren eta Ondarearen gaineko aitorpenak egin, kontsultatu eta berrikusteko. Horretaz gain, zergadunek aurkeztutako PFEZri eta Ondareari buruzko inpugnazio, alegazio eta bestelako eskaerak ebazteko ere aipatutako unitateari laguntzea eta harekin koordinatzea.

b) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoak ezarritako irizpideak zabaltzea Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Ataleko langileen artean.

c) Entitate laguntzaileei errentaren kanpainarako ematen zaien prestakuntza teknikoan laguntzea.

d) Pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergen tributu prozedurako egintzen kontra aurkeztutako espedienteak tramitatzea eta horien ebazpen proposamenak egitea.

e) Aitorpenak egitea prozedura automatikoaren bidez.

f) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

Lehen xedapen gehigarria.–Unitate administratibo batzuk kentzea eta beste batzuen izena aldatzea.

1. Nafarroako Zerga Ogasuneko bulego eta unitate administratibo hauek kendu dira:

Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean, Derrigorrezko Diru-bilketa Kudeatzeko Bulegoa.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalean, Informazioa Kudeatzeko Unitate Administratiboa.

Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalean, Agiritegi Bulegoa. Hango langileak Informazio-Sarreren Kontrolaren, Identifikazioaren eta Artxiboaren Bulegoari atxiki zaizkio.

2. Bulego hauek izena aldatu dute, baina ez bakoitzaren atxikipen organikoa:

Zergadunari Laguntza Emateko Ataleko Antolaketa Administratiboaren Bulegoa, orain Aholkularitza, Prestakuntza eta Koordinazio Bulegoa dena.

Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Ataleko Egoitza Kanpoan duten Entitateen Bulegoa, orain Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Bulegoa dena.

Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Ataleko Oinordetzen gaineko Zergaren Likidaziorako Bulegoa, orain Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Bulegoa dena.

Bigarren xedapen gehigarria.–Izendapenak berrestea.

Foru agindu honetan ezarritako egituraren arabera izen berari eusten dioten bulegoetako eta unitate administratiboetako buruen izendapenak berresten dira, haiek egin zireneko baldintza beretan.

Halaber, foru agindu honen ondorioz izena aldatzen duten bulegoetako buruen izendapenak mantentzen dira, bitarte baterako.

Xedapen indargabetzailea.–Indargabetutako arauak.

Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapenak.

Azken xedapena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko abenduaren 15ean.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1516794