4. PROZEDURA JUDIZIALAK
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Lan arloko Sala. Ediktua. Jakinarazpen zedula. 22/2016 autoak
Jaime Ruigomez Gomez jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salako Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: IAC dela-eta, Mutua Asepeyok eskaturik Francisco Salazar Corcueraren, GSINren, La Cocina de Antañoren eta GSDOren aurka Lan arloko Sala honetako 22/2016 autoetan ebazpena eman da, eta honela dio haren xedapen zatiak:
“Partez baiesten dut Mutua Asepeyo enpresa ordezkatzen duen legelariak Bilboko Lan arloko 10. Epaitegiaren epaiaren aurka jarritako erregutze-errekurtsoa (aldi baterako ezintasuna dela-eta, Francisco Javier Salazar Corcuerak eskaturik Mutua Asepeyoren, La Cocina de Antaño SLren, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren aurka 569/2014 autoetan 2015eko irailaren 8an emandako epaia) eta, errekurritutako epaia partez ezeztatzen dugu, Mutua Asepeyoren kargura aurreratu beharreko prestazioen zenbatekoa 7.633,36 eurora murriztuta eta gainerako erabakiak bere horretan utzita.”
Eta La Cocina de Antaño SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean komunikazioak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.
Bilbon, 2016ko otsailaren 11n.–Justizia Administrazioaren letradua, Jaime Ruigomez Gomez.
Iragarkiaren kodea: J1602124