2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 2015eko abenduaren 16an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 1. aldaketa 2016ko aurrekontuan.
Iragarkia 2016ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26an, eta horren ondotik hamabortz egun baliodunean egon da jendaurrean, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jo da 2016ko aurrekontuan egin aldaketa hau:
Gastuak, guztira: 4.036.500 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 4.036.500 euro.
Azkoienen, 2016ko otsailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.
Iragarkiaren kodea: L1602109