39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Gizalegezko jokaeren sustapenaren
eta espazio publikoen babesaren gaineko udal ordenantzan
Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia igaro da eta inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatua aplikatuz, behin betikotzat jo beharra dago Gizalegezko jokaeren sustapenaren eta espazio publikoen babesaren gaineko udal ordenantzako aldaketa hau:

Ordenantzaren 35, 36. eta 37. artikuluak aldatu dira, gisa honetan:

–35. artikuluari h) atala erantsi zaio, testu hau duena:

h) Beren eginkizunak betez ari diren agintariei edo haien agenteei ez obeditzea edo kontra egitea, delitu ez direnean, bai eta identifikazioetan agintariek edo haien agenteek eskatu ondoren identifikatzeari uko egitea, edo datu faltsuak edo okerrak ematea ere.

–36. artikuluari g) atala erantsi zaio, testu hau duena:

g) Segurtasuna babesteko eginkizunak betez ari diren agintaritzako agente bati edo segurtasun indar eta kidegoetako kide bati errespetua eta begirunea galtzea, portaera hori zigor-zuzenbideko arau-haustea ez denean.

–37. artikuluaren lehen lerroaldeak honako testu hau izanen du:

Arau-hauste arinei 400 euro arteko isuna ezarriko zaie, 36. artikuluaren a), b) eta g) ataletan aipatutakoei izan ezik; izan ere, horiei 60.1 eurotik 150.25 euro arteko isuna ezarriko zaie.

Azken xedapena.–Ordenantza honen aldaketak indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek egintza edo erabakiak indargabetzeko eskatzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

Sarrigurenen, 2016ko otsailaren 17an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1602054