39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Enpresa mintegiaren eta bulegoen espazioaren erabilera arautzen duen erregelamenduan. Hasierako onespena

Jendaurreko aldia igaro da eta inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatua aplikatuz, Enpresa mintegiaren eta bulegoen espazioaren erabilera arautzen duen erregelamenduaren aldaketa honen onespena behin betikotzat jo beharra dago.

Ikusi da erregelamendu horretan zenbait doiketa egiteko beharra, lagatzen ahal diren lokaltzat hartzeko, etorkizunean, enpresa mintegi gisa erabiltzen den eraikina birmoldatzetik sortzen diren lokalak. Horren ondorioz, bidezkotzat jotzen da indarra duen testua aldatzea, lokalak erabiltzegatik ezarritako tasak etorkizunean egokitzen ahal diren lokalei ezartzeko.

Hortaz, aldaketa hau artikulatu da:

Lehen artikulua.–Eguesibarko Enpresa mintegiaren eta bulegoen espazioaren erabilera arautzen duen erregelamenduaren 1-a) idatz-zatiari lerroalde hau erantsi zaio:

Era berean, mintegiaren parte eta erabilgarriak izango dira, eraikin horretan etorkizunean egokitzen diren gainerako bulego guztiak.

Bigarren artikulua.–Eguesibarko Enpresa mintegiaren eta bulegoen espazioaren erabilera arautzen duen erregelamenduaren 1.1 idatz-zatiaren lehen lerroaldea honela geratuko da: 1.1.–Tasak eta bertan gelditzeko denbora. Eguesibarko Udalaren enpresa mintegian espazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen udal ordenantza aplikatuko da. Espazio horiek Eguesibarko Udalaren eraikin zaharrean daude.

Azken xedapena.–Ordenantza honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek egintza edo erabakiak indargabetzeko eskatzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

Sarrigurenen, 2016ko otsailaren 17an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1602052