39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

2016ko ekitaldirako zerga-tasa, prezio publiko,
tarifa eta tasa fiskalak. Behin betiko onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2015eko abenduaren 16ko bilkuran, honako zerga-tasa, tasa eta prezio hauek onetsi zituen 2016rako:

Jendaurreko erregelamenduzko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2016rako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 262-2. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza fiskalek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

ONDOKO ZERGA HAUETARAKO KARGA-TASEN EZARPENA

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1.–Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.

2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:

1. 0tik 5 urte bitarte: %15.

2. 5etik 10 urtera bitarte: %12.

3. 10etik 15 urtera bitarte: %10.

4. 15 urtetik goiti: %8

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

1.–Hirilurreko ondasunen gainekoa: %0,35.

2.–Landalurreko ondasunen gainekoa: %0.79.

IDAZKARITZAKO AGIRIAK LUZATZEKO TARIFAK

–Indarrean diren agirien ziurtagiriak: 1,20 euro.

–Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,00 euro.

–Fotokopiak, alde bakarretik:

  • DIN A4, zuri-beltzezkoa: 0,10 euro.
  • DIN A4, koloretan: 0,50 euro.
  • DIN A3, zuri-beltzezkoa: 0,15 euro.
  • DIN A3, koloretan: 0,75 euro.

–Konpultsak, orrialde edo orri bakoitzeko: 0,30 euro.

–Arma txartelen tramitazioa: 0,60 euro.

–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak: 3 euro.

–Faxa eta zehaztu gabeak: 0,30 euro.

–Agiriak euskarri digitalean ematea: 2 euro.

EZKONTZA ZIBILA EGITEKO TASAK

Ezkontza bakoitza: 60,00 euro.

HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN
ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO
EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 30,00 euro.

I.2. Bestelako aprobetxamenduak:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko:

–Egunean: euro 1,00. (2 hilabeteko salbuespen aldia izanen da edukiontzietarako eta urtebetekoa, berriz, aldamio, hesitura eta abarretarako).

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,50 euro.

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 1.250,00 euro.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira iristen jarraian azaltzen diren gutxienekoetara, honako kopuru hauek ordaindu beharko dira:

–Aldamioak: 40,00 euro.

–Hesiturak: 40,00 euro.

–Bertze aprobetxamendu batzuk: 40,00 euro.

TASAK, LIZENTZIAK, ORO HAR,
ETA BEREZIKI HIRIGINTZAKOAK EMATEKO

1.–Lizentziaren gutxieneko tasa: 10,00 euro.

2.–Kanpoko txostenak eta hirigintzako kontsulta txostendunak behar dituzten lizentzien espedienteak: 100,00 euro txosten bakoitzeko.

3.–Egunkarietan iragartzea behar duten lizentzien espedienteak: 300,00 euro iragarki bakoitzeko.

4.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratzea behar duten espedienteak: 10 euro iragarki bakoitzeko.

5.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuen lizentzien gaineko espedienteengatik: 240,00 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatzen duen txosten bakoitzeko, eta 584,00 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

6.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduerak irekitzeko lizentzien gaineko espedienteengatik: 360,00 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatzen duen txosten bakoitzeko, eta 492,00 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

7.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen 4, 4B eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentziengatik: 600,00 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatzen duen txosten bakoitzeko, eta 492,00 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

8.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen jarduera kaltegabearen lizentzien gaineko espedienteengatik: 146,00 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatutako txosten bakoitzeko, eta 300,00 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

9.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen jarduera kaltegabea irekitzeko lizentzien gaineko espedienteengatik: 213,00 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatutako txosten bakoitzeko, eta 300,00 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.

Kasu bakoitzeko txosten teknikoaren kostua epigrafean adierazitako zenbatekoa baino handiagoa bada, arabera berean goitituko da tasa.

HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAN HORNIDURA ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria enpresek udal mugapearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.

Aplikatuko den tasa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako diru-sarrera gordinen %1,5.

Tasa hauek bateragarriak izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

TASAK HILERRIAN ZERBITZU EGITEAGATIK

KONTZEPTUAK

ZENBATEKOA LANEGUNETAN, (eurotan)

ZENBATEKOA LARUNBAT ETA JAIEGUNETAN, (eurotan)

Ehorzketa, lurrean/panteoian

345,00

430,00

Gorpuzkiak ateratzea

300,00

365,00

Ehorzketa, horma-hilobian, 20 urtez

200,00

210,00

20 urteko horma-hilobiak beste 20 urterako luzatzea

200,00

200,00

20 urteko panteoiak edo baimentzen den aldiro.

Beste 20 urterako luzatzea

600,00

600,00

Urrotz-Hirian, 2016ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Pedro María Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1601897