39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

2016ko ekitaldiko zerga-tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak Behin betiko onespena

Untzitiko Udalak, 2015eko abenduaren 10eko bilkuran, honako zerga-tasa, tasa eta prezio hauek onetsi zituen 2016rako:

Jendaurreko erregelamenduzko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2016rako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 262-2. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza fiskalek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

ONDOKO ZERGA HAUETARAKO KARGA-TASEN EZARPENA

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.

–Proiektu tekniko ikus-onetsia duten obrak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4, gutieneko zenbatekoak hauek direla:

  • Eraikin berrietarako eta zaharberritze osoetarako: 750,00 euro/metro karratu eraikia.
  • Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza, instalazioak eta akaberak: 525,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.
  • Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza eta akaberak: 375,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.
  • Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate akaberak soilik: 225,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.

–Proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obrak: aurrekontuaren %4, eta gutienez ere 100,00 euro likidatzeko.

–Honako hauek EIOZaren likidaziotik salbuetsirik egonen dira: eraikinetako fatxadak pintatzea, eraikin, baratzetako murru, larrain eta oro har lurzatietako paretak berriz zutitzeko obrak, eta eraikinetako estalkietako teilak berriz ere paratzea, haien kostu erreala ez bada proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obretan likidatu beharreko gutxieneko zenbatekoa kalkulatzeko oinarria baino handiagoa.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga.

1.–Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.

2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:

2.1. 0tik 5 urte bitartekoak: %15.

2.2. 5etik 10 urtera bitartekoak: %12.

2.3. 10etik 15 urtera bitarte: %10.

2.4. 15 urtetik goiti: %8.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,19.

TASAK HILERRIAN ZERBITZU EGITEAGATIK

KONTZEPTUAK

ZENBATEKOA LANEGUNETAN, (eurotan)

ZENBATEKOA LARUNBAT ETA JAIEGUNETAN, (eurotan)

Ehorzketa, lurrean/panteoian

345,00

430,00

Gorpuzkiak ateratzea

300,00

365,00

Ehorzketa, horma-hilobian, 20 urtez

200,00

210,00

20 urteko horma-hilobiak beste 20 urterako luzatzea

200,00

200,00

Panteoietan, 20 urtez, edo 20 urteko erabilera bertze 20 urtez luzatzen den aldiro

600,00

600,00

Hobariak: Untzitiko herritar guztiek izanen dute hobari bat lurrean edo horma-hilobian ehorzteko edo gorpuzkinak hobitik ateratzeko tasengatik, baldin eta hala eskatzen badute eta erroldan urtebeteko antzinatasuna badute gutxienez.

Honela aplikatuko zaie tasa hobaria jasotzeko eskubidea duten erroldatuei:

1.–Ehorzketak:

–Horma-hilobiak: 200,00 euro.

–Lurra: 200,00 euro.

2.–Hobitik ateratzea:

–Hilotzak, lurretik: 200,00 euro.

–Nitxoetatik: 250,00 euro.

Atzeraeragineko ondorioak dituela aplikatuko da hobaria, Hilerriei buruzko ordenantzak indarra hartu zuenetik aurrera (2015eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an).

IDAZKARITZAKO AGIRIAK LUZATZEKO TARIFAK

Agiriak luzatzea arautzen duen ordenantzako tarifak. Idazkaritza:

–Indarrean diren agirien ziurtagiriak: 1,20 euro.

–Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,00 euro.

–Fotokopiak, alde bakarretik:

  • DIN A4, zuri-beltzezkoa: 0,10 euro.
  • DIN A4, koloretan: 0,50 euro.
  • DIN A3, zuri-beltzezkoa: 0,15 euro.
  • DIN A3, koloretan: 0,75 euro.

–Konpultsak, orrialde edo orri bakoitzeko: 0,30 euro.

–Arma txartelen tramitazioa: 0,60 euro.

–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak: 3,00 euro.

–Faxa eta zehaztu gabeak: 0,30 euro.

–Agiriak euskarri digitalean ematea: 2,00 euro.

TASAK, LIZENTZIAK, ORO HAR, ETA BEREZIKI HIRIGINTZAKOAK EMATEKO

1. Gutxieneko tasa: 10,00 euro.

2. Kanpoko txostenak eta hirigintzako kontsulta txostendunak behar dituzten lizentzien espedienteak: 100,00 euro txosten bakoitzeko.

3. Egunkarietan iragartzea behar duten lizentzien espedienteak: 300,00 euro iragarki bakoitzeko.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratzea behar duten espedienteak: 10,00 euro iragarki bakoitzeko.

5. 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuetarako lizentzien espedienteen tasak: 240,00 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 584,00 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

6. 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 360,00 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 492,00 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

7. 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B, eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentzien tasak: 600,00 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 492,00 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

8. 4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeetarako lizentzien espedienteen tasak: 146,00 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 300,00 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

9. 4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 213,00 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 300,00 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.

Kasu bakoitzeko txosten teknikoaren kostua epigrafean adierazitako zenbatekoa baino handiagoa bada, arabera berean goitituko da tasa.

HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

a) Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 10,00 euro eskaerako.

b) Garabiak, edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatikitik: Egunean: 2,00 euro.

c) Eremu publikoan ibilgailuak igarotzea oztopatzen duen beste edozein elementu jartzeagatik: Egunean: 4,00 euro.

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 2,00 euro.

III. epigrafea.–Aprobetxamendu bereziak.

–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 1.250,00 euro.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira 40,00 eurora iristen, gutxienez ere 40,00 euro ordainduko dira.

HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAN HORNIDURA ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

Zoru, hegalkin eta zorupean hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasa: %1,5, Untzitibarko udal mugapean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen gainean.

EZKONTZA ZIBILA EGITEKO TASA

I. epigrafea.–Tarifak.

Ezkontza bakoitza: 60,00 euro.

Untzitin, 2016ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1601888