39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Arraitz-Orkingo 9. poligonoko 314. lurzatiaren xehetasun azterlana Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2015eko otsailaren 4an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen “Xehetasun azterlana, Arraitz-Orkingo 9. poligonoko 314. lurzatian etxebizitza egiteko” espedientea, Jesús Arangoa Aguirrek eskaturik sustatua.

Horrenbertzez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 62, 76, 74 eta 81.1 artikuluetan xedatua bete dadin, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Larraintzarren, 2016ko otsailaren 4an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1602056