2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
1, 2 eta 3/2015 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2015eko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:
–Aurrekontuko 1/2015 aldaketa, kreditu transferentzia egiteko; zenbateko osoa: 3.294 euro.
–Aurrekontuko 2/2015 aldaketa, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 19.283 euro.
–Aurrekontuko 3/2015 aldaketa, aurrekontuan kreditua gaitzeko; zenbateko osoa: 1.705,44 euro.
Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.
Tebas-Muru Artederretan, 2016ko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L1602094