2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUARBE
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Suarbeko Kontzejuak (Ultzama), P/3153700-D zenbakiko IFK duenak, 2016ko urtarrilaren 28ko ohiko batzarrean, aho batez honako hau erabaki zuen:
1. Hasiera batean onestea Suarbeko Kontzejuaren 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra, arau hauetan xedatuari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 276.era bitarteko artikuluak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikulua eta ondokoak.
2. Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean. Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.
Suarben, 2016ko otsailaren 10ean.–Burua, Patxi Iribarren Altuna.
Iragarkiaren kodea: L1602075