39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dekretuak eta ebazpenak aldatzea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2016ko otsailaren 5ean, xedapen hau eman zuen:

JOB 05-FEB-16 (2/GT).

“Alberto Labarga Gutiérrez jauna udal honetako zinegotzi izendatuta, bidezkoa da ondotik ematen diren Alkatetzaren dekretuak eta ebazpenak egokitu eta aldatzea, Udalaren jardunak ohi bezala jarrai dezan. Horrenbestez,

XEDATU DUT:

1.–DAL 18-ENE-16ko (1/GT) 1. puntua aldatzea DAL 13-JUN-15ari (2/SG) dagokionez, udal honetako Tokiko Gobernu Batzarraren osaera ezartzeko, bertan Alberto Labarga Gutiérrez jauna sartuz.

2.–DAL 18-ENE-16ko (1/GT) 2. puntua aldatzea RAL-26-AGO-15ari (1/AL) dagokionez. Honela:

–1. puntua, b) letra. Alberto Labarga Gutiérrez jauna Iruñeko Udalaren Haur-eskolak erakunde autonomoko gobernuko eta Herritarren Aferen Batzordeko kide izendatzea, Laura Berro Yoldi andrearen ordez.

–1. puntua, d) letra. Alberto Labarga Gutiérrez jauna Iradokizun eta Erreklamazioen Batzordeko kide izendatzea, Laura Berro Yoldi andrearen ordez.

–1. puntua, e) letra. Alberto Labarga Gutiérrez jauna Laura Berro Yoldiren ordezko izendatzea Gayarre Antzokiaren Udal Fundazioaren Patronatuko Batzarrean.

–2. puntua, b) letra. Alberto Labarga Gutiérrez jauna Iruñeko Udalaren Haur-eskolak erakunde autonomoko gobernuko eta Herritarren Aferen Batzordeko buruorde izendatzea, Laura Berro Yoldi andrearen ordez.

–2. puntua, d) letra. Alberto Labarga Gutiérrez jauna Iradokizun eta Erreklamazioen Batzordeko buruorde izendatzea, Laura Berro Yoldi andrearen ordez.

3.–DAL 18-ENE-16ko (1/GT) 3. puntua DAL 14-SEP-15ari (1/AL) dagokionez aldatzea, Alberto Labarga Gutiérrez jauna Alde Zaharreko auzoko zinegotzi izendatzeko, Laura Berro Yoldi andrearen ordez.

4.–DAL 18-ENE-16ko (1/GT) 4. puntua DAL 15-SEP-15eko (2/AL) bigarren puntuko bigarren paragrafoari dagokionez aldatzea, Alberto Labarga Gutiérrez jauna Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi delegatu izendatzeko, Laura Berro Yoldi andrearen ordez, Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrari esleitutako eskumenak erabiltzeko; eta DAL 15-SEP-15eko (2/AL) hirugarren puntuari dagokionez, hura aldatzea, Laura Berro Yoldi andrea Berdintasunaren eta LGTBQIren zinegotzi berezi izendatzeko.

5.–DAL 18-ENE-16ko (1/GT) 5. puntua aldatzea DAL 14-OCT-15ari (1/GT) dagokionez. Honela:

–Alberto Labarga Gutiérrez jauna Armando Cuenca Pina jaunaren ordezko izendatzea Iruñeko Agentzia Energetikoaren Kontseilu Aholku-emailean.

–Alberto Labarga Gutiérrez Udalaren ordezkari izendatzea Gizarte Zerbitzuen Udal Kontseiluan, Laura Berro Yoldi andrearen ordez.

–Alberto Labarga Gutiérrez Udalaren ordezkari izendatzea Adinekoen Udal Kontseiluan, Laura Berro Yoldi andrearen ordez.

–Alberto Labarga Gutiérrez Alde Zaharreko Mahaiko buru izendatzea, Laura Berro Yoldi andrearen ordez.

–Alberto Labarga Gutiérrez Haurtzaroaren Udal Mahaiko buru izendatzea, Laura Berro Yoldi andrearen ordez, eta Laura Berro Yoldi andrea mahai horretako kide arrunt gisa izendatzeak indarra hartzea berriz.

–Alberto Labarga Gutiérrez Udalaren ordezkari izendatzea Festetako Mahai Bereziko ondoko mahaietan, Laura Berro Yoldi andrearen ordez: Mahai Orokorrean, Entzierroaren Mahaian, Kultur Programazioaren Mahaian eta Kalearen Mahaiko burutzan.

–Alberto Labarga Gutiérrez Udalaren ordezkari izendatzea Agenda 21 Foro Aholku-emailean, Laura Berro Yoldi andrearen ordez.

–Alberto Labarga Gutiérrez Udalaren ordezkari izendatzea ondoko osasun kontseiluetan, Laura Berro Yoldi andrearen ordez: Txantreako, Alde Zaharreko eta Iturramako kontseiluetan.

–Alberto Labarga Gutiérrez Udalaren ordezkari izendatzea ondoko eskola kontseiluetan, Laura Berro Yoldi andrearen ordez: Hizkuntza Eskolan/Mendigoiti BHIn.

6.–DAL 18-ENE-16ko (1/GT) 6. puntua DAL 16-OCT-15eko (2/GT) 1. puntuari dagokionez aldatzea, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluan Alkatetza honi dagokion ordezkaritza Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren esku uzteko, Laura Berro Yoldi andrearen ordez.

7.–DAL 18-ENE-16ko (1/GT) 7. puntua DAL 30-OCT-15ari (1/GT) dagokionez aldatzea, Alberto Labarga Gutiérrez jauna Udalaren ordezkari izendatzeko El Mirador Egoitzaren Parte-hartze Kontseiluan eta El Vergel zahar etxean, Laura Berro Yoldi andrearen ordez.

8.–Jakinaraz bekie Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Iruñean, 2016ko otsailaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1601598