1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
79/2016 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, María Rosario Irigoyen Azparren andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
Lehena.–María Rosario Irigoyen Azparren andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2016ko otsailaren 15ean.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Luis Esain Equiza.
Iragarkiaren kodea: F1601967