2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa 2015eko ekitaldiko plantilla organikoan
Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko Udalaren 2015eko ekitaldiko plantilla organikoko aldaketaren espedientea.
Erabaki hori 2015eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n.
Legez ezarritako epea iragan denez, behin betiko onetsi eta 2015eko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 31n.
Hala ere, Alkatetzak 2016ko urtarrilaren 13an emandako ebazpenaren bidez indarrik gabe utzi zen behin betiko onespen hori, ikusirik langileen ordezkariek aurkezturiko alegazioak eta osoko bilkurak haien gaineko erabakirik hartu gabe. Ebazpen hori 2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 1ean.
2016ko otsailaren 9an egin osoko bilkuran baietsi egin ziren aurkezturiko alegazioak; hortaz, hein batean baliogabetu da 2015eko plantilla organikoa aldatzeko espedientea, eta behin betiko onetsi da legez ezarritako epean alegaziorik aurkeztu ez zaion gainerakoa, eta martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoa betez, bidezkoa da behin betiko onestea.
NOAIN ELORTZIBARKO UDALAREN 2015EKO EKITALDIKO PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUEN ESPEDIENTEA PROPOSATUTAKO IDAZKETA Noain Elortzibarko Udaleko 2015eko plantilla organikoa - Lanpostuen zerrenda |
| OSAGARRIAK |
ZK. | LANPOSTUA | LANPOSTU KOPURUA | IZAERA BB = behin-behinekoa F = funtzionarioa LK = lan-kontratuduna A = amortizatzekoa | MAILA | SARBIDEA IL = Izendapen librea O.L. = Oposizio-lehiaketa L.M. = Lehiaketa murriztua ML = merezimendu lehiaketa | A | B | C | D | E | F | G | H | I | Huts. = Hutsik Ir. = Iraungitzeko |
ALKATETZA |
1.1 | Kudeatzailea-antolaketaren aholkularia | 1 | E | | IL | | | | | | | | | | |
a) Mailako osagarria. b) Lanpostuko osagarria. c) Bateraezintasuneko osagarria. | d) Berariazko osagarria. e) Arrisku bereziko osagarria. f) Lanaldi luzapeneko osagarria. | g) Lanaldi zatituko osagarria. h) Erantzukizuneko osagarria. i) Dedikazioko osagarria. |
Funtzionarioen, lan-kontratudun finkoen eta behin-behineko langileen 2015eko izen zerrenda |
LANPOSTU ZK. | IZENA | LANPOSTUA | MAILA | EGOERA J = jardunean ES = eszedent. ZB = Zerbitzu bereziak ZE = Zerbitzu eginkizunetan B.I. = Bitarteko izendapena E = Etenduran. | GRADUA / ANTZINATASUNA | IZAERA F = Funtzionarioa L.K. = Lan-kontratuduna I.L. = Izendapen librea AD = Admin. |
ALKATETZA |
1.1 | Zapata Santos, Juan Carlos | Kudeatzailea-antolaketaren aholkularia | | A | 2015/11/16 | IL |
Argitara ematen da, orok jakin dezan. Noain Elortzibarren, 2016ko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza. L1602108 |
Iragarkiaren kodea: L1602108