39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak
Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi da 2016ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hura 2015eko abenduaren 23ko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta jendaurreko epean inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen iragarki oholean eta 2016ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an.

2016ko ekitaldiko aurrekontua, kapituluka laburturik, honela gelditu da:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 285.286,93 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 20.600,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 23.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 187.093,10 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 23.154,39 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki entitatera: 23.138,48 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 562.872,90 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 203.798,58 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 157.422,81 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 9.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 156.826,51 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 4.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 31.225,00 euro.

Gastuak, guztira: 562.872,90 euro.

Aurrekontuaren behin betiko onespenaren kontra, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak paratzen ahalko dira, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204. artikuluan xedatuarekin bat.

Arradan (Murillo el Cuende), 2016ko otsailaren 19an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1602139