39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Larreen zuzeneko esleipena herritarren artean

Longidako Udalak, 2016ko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabortz eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Herrilurretako aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, ondotik ematen diren herrilurretako aprobetxamenduen esleipena eska dezaten. Modua herritarren arteko zuzeneko esleipena izanen da eta Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da. Hona hemen:

–Mugeta eta Ulibeitiko belarrak.

–Meozko belarrak.

Longidan, 2016ko otsailaren 18an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1602113