39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Aurrekontuko 1, 2, 3, 4 eta 5/2015 aldaketak
Behin betiko onespena

2016ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2015 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu-gehikuntza

Gastu goitituak:

4. kapitulua.–0.121.463 kontu-saila “Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea”: 7.500 euro.

Gastu beheitituak:

2. kapitulua.–1.121 22603 kontu-saila “Legelariak eta notarioak”: -5.000 euro.

2. kapitulua.–1.121 281 kontu-saila “Ustekabeak”: -2.500 euro.

2/2015 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu-gehikuntza

Gastu goitituak:

1. kapitulua.–1.314.16001 kontu-saila “Gizarte segurantza, Udalaren kontura”: 400 euro.

Gastu beheitituak:

2. kapitulua.–1.121 281 kontu-saila “Ustekabeak”: -400 euro.

3/2015 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu-gehikuntza

Gastu goitituak:

4. kapitulua.–1.441.463 kontu-saila “Itzagako Mankomunitatea, Mendinueta soluzioa”: 2.500 euro.

Gastu beheitituak:

2. kapitulua.–1.121 281 kontu-saila “Ustekabeak”: -2.500 euro.

4/2015 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu berezia

Gastu goitituak:

6. kapitulua.–1.447.690 kontu-saila “Oihan lanak”: 35.000 euro.

Diru-sarrera goitituak:

4. kapitulua.–1.4505 kontu-saila “Oihan lanetarako diru-laguntzak”: 18.800 euro.

4. kapitulua.–1.456 kontu-saila “Toki ogasunen funtsa”: 6.000 euro.

Gastu beheitituak:

3. kapitulua.–1.011.310 kontu-saila “Maileguaren interesak”: -1.900 euro.

2. kapitulua.–1.121 281 kontu-saila “Ustekabeak”: -800 euro.

4. kapitulua.–1.581 480 kontu-saila “Ehiza eta belarren ordainketa lurren jabeei”: -6.500 euro.

6. kapitulua.–1.521.60101 kontu-saila “Desjabetzapenak, Irati”: -1.000 euro.

5/2015 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu-gehikuntza

Gastu goitituak:

2. kapitulua.–Kontu-saila: 1.531.217 “Bideen konponketa, ingurumeneko hobekuntza”: 1.000 euro.

Gastu beheitituak:

6. kapitulua.–1.521.60101 kontu-saila “Desjabetzapenak, Irati”: -1.000 euro.

Lizoainen, 2016ko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1602026