39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Soberako lurzatiaren deklarazioa

Leozko Udalak, 2015eko irailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea eremu publikoko 82 m²-ren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Xedea da jabari edo erabilera publikoko kalifikazioa kendu, Udalaren ondareko ondasun bilakatzea eta soberako lurzati deklaratzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan aipatu 102.1 artikuluak hara igorrita xedatzen denari jarraikiz, soberako lurzatiaren deklarazioaren hasiera bateko erabakia jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoren, auzokideek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat dauzkaten alegazioak egin ditzaten.

Argitara ematen da, aipatu legezko xedapenak betetzeko.

Leotzen, 2016ko otsailaren 19an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1602135