2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
2016ko ekitaldirako zerga-tasa, prezio publiko,
tarifa eta tasa fiskalak. Behin betiko onespena
Ibargoitiko Udalak, 2015eko abenduaren 2ko bilkuran, zerga-tasa, tasa eta prezioak onetsi zituen 2016rako.
Jendaurreko erregelamenduzko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2016rako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2016ko ekitaldirako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 262-2. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza fiskalek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
ZENBAIT ZERGATARAKO EZARRI DIREN KARGA-TASAK
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua):
–300.000 euro bitarte: %3.
–300.000 euro baino gehiago: %5.
Obren gutxieneko kostuaren oinarria, zergaren likidaziorako:
Etxebizitzak: 800 euro m² eraiki bakoitzeko.
–Gainerakoak: 450 euro m² eraiki bakoitzeko.
Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
1.–Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.
2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:
–0tik 5 urtera bitarte: %15.
–5etik 10 urte bitarte: %12.
–10etik 15 urte bitarte: %10.
–15 urtetik gora: %8.
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,15.
Tasak hilerrian zerbitzu egiteagatik
KONTZEPTUAK | ZENBATEKOA LANEGUNETAN | ZENBATEKOA LARUNBAT ETA JAIEGUNETAN |
Ehorzketa, lurrean/panteoian | 345,00 | 430,00 |
Gorpuzkiak ateratzea | 300,00 | 365,00 |
Ehorzketa, horma-hilobian, 20 urtez | 200,00 | 210,00 |
20 urteko horma-hilobiak beste 20 urterako luzatzea. | 200,00 | 200,00 |
20 urteko panteoiak edo baimentzen den aldiro. Beste 20 urterako luzatzea | 600,00 | 600,00 |
Hobariak: Ibargoitiko herritar guztiek izanen dute hobari bat lurrean, panteoian edo horma-hilobian ehorzteko tasengatik, baldin eta hala eskatzen badute eta erroldan urtebeteko antzinatasuna badute gutxienez.
50 euroko tasa aplikatuko zaie hobaria jasotzeko eskubidea duten erroldatuei.
Atzeraeragineko ondorioak dituela aplikatuko da hobaria, Hilerriei buruzko ordenantzak indarra hartu zuenetik aurrera.
EZKONTZA ZIBILA EGITEKO TASAK
Ezkontza bakoitza: 60 euro.
IDAZKARITZAKO AGIRIAK LUZATZEKO TARIFAK
Indarrean diren agirien ziurtagiriak: 1,20 euro.
Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,00 euro.
Fotokopiak, alde bakarretik:
–DIN A4, zuri-beltzezkoa: 0,10 euro.
–DIN A4, kolorezkoa: 0,50 euro.
–DIN A3, zuri-beltzezkoa: 0,15 euro.
–DIN A3, kolorezkoa: 0,75 euro.
Konpultsak, orrialde edo orri bakoitzeko: 0,30 euro.
Arma txartelen tramitazioa: 0,60 euro.
Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak: 3 euro.
Faxa eta zehaztu gabeak: 0,30 euro.
Agiriak euskarri digitalean ematea: 2 euro.
HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN
ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK
I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.
I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 30 euro.
I.2. Bestelako aprobetxamenduak:
a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatikitik:
–Egunean: euro 1. (2 hilabeteko salbuespen aldia izanen da edukiontzietarako eta urtebetekoa, berriz, aldamio, hesitura eta abarretarako).
II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.
–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,50 euro.
III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.
–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 1.250,00 euro.
IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira iristen jarraian azaltzen diren gutxienekoetara, honako kopuru hauek ordaindu beharko dira:
–Aldamioak: 40,00 euro.
–Hesiturak: 40,00 euro.
–Bertze aprobetxamendu batzuk: 40,00 euro.
TASAK, LIZENTZIAK, ORO HAR,
ETA BEREZIKI HIRIGINTZAKOAK EMATEKO
1.–Lizentziaren gutxieneko tasa: 10 euro.
2.–Kanpoko txostenak eta hirigintzako kontsulta txostendunak behar dituzten lizentzien espedienteak: 100 euro txosten bakoitzeko.
3.–Egunkarietan iragartzea behar duten lizentzien espedienteak: 300 euro iragarki bakoitzeko.
4.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratzea behar duten espedienteak: 10 euro iragarki bakoitzeko.
5.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuen lizentzien gaineko espedienteengatik: 240 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatzen duen txosten bakoitzeko, eta 584 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.
6.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduerak irekitzeko lizentzien gaineko espedienteengatik: 360 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatzen duen txosten bakoitzeko, eta 492 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.
7.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen 4, 4B eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentziengatik: 600 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatzen duen txosten bakoitzeko, eta 492 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.
8.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen jarduera kaltegabearen lizentzien gaineko espedienteengatik: 146 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatutako txosten bakoitzeko, eta 300 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.
9.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen jarduera kaltegabea irekitzeko lizentzien gaineko espedienteengatik: 213 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatutako txosten bakoitzeko, eta 300 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.
Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.
Kasu bakoitzeko txosten teknikoaren kostua epigrafean adierazitako zenbatekoa baino handiagoa bada, arabera berean goitituko da tasa.
HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAN HORNIDURA ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK
Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria enpresek udal mugapearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.
Aplikatuko den tasa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako diru-sarrera gordinen %1,5.
Tasa hauek bateragarriak izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.
URAREN TARIFAK
Uraren sare orokorrera lotzeko kuota: 240,00 euro.
Saneamendu sarera lotzeko kuota: 240,00 euro.
Kontagailuaren alokairua: 7,00 euro urtean.
Kuota finkoa, kontsumoagatik: 20,00 euro urtean.
Ur kontsumoaren tarifa: 0,12 euro/m³.
Saneamendu kuota: Nafarroako Gobernuak ezartzen duena.
Idotzinen, 2016ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1601912