2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Mokarteko Plan Partzialaren aldaketa 1. exekuzio unitatean
Uharteko Udalak Mokarteko Plan Partzialaren aldaketa, 1. exekuzio unitateari buruzkoa, tramitatu eta hasiera batez onetsi zuen; ondotik, Udaleko Osoko Bilkurak 2004ko abenduaren 23an behin betiko onetsi zuen.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta dagokion hirigintzako araudia.
Uharten, 2016ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.
ERANSKINA
Mokarteko Plan Partzialaren aldaketa (2004. urtea)
–Memoria, ordenantzak eta hitzarmena.
–Dokumentazio grafikoa.
Behera kargatu beharreko fitxategiak PDF formatuan daude.
Iragarkiaren kodea: L1601825