2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak
Hasierako onespena
Garinoaingo Udalak, 2016ko otsailaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Garinoainen, 2016ko otsailaren 18an.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.
Iragarkiaren kodea: L1602083