39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Oihan aprobetxamendua enkantean

Beintza-Labaiengo Udalak, Nafarroako Gobernuak 2016ko urtarrilaren 22ko 69. ebazpenaren bidez behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, Aprobetxamenduen eta hobekuntzen 2015erako planari dagokion oihan aprobetxamendu hau saltzeko.

Lote bakarra, PEFC oihan ziurtagiria duena. 1.378 pagok osatzen dute: 947,26 m³ enbor txiki/egur eta 132 m³ zerrategirako. Horien balioa: 19.488,91 euro, BEZa kanpo (%12).

Aprobetxamenduaren xede diren arbolak Ello hermendian daude, Larremear/Arribilburua alderdian, Beintza-Labaienen.

Proposamenak Beintza-Labaiengo Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira (eredua eranskinean). Horretarako epea 2016ko apirilaren 15eko hamaiketan bukatuko da.

Eskatzaileek beren agirietan hau sartuko dute: Eskatzailearen IFZa eta hasierako prezioaren %2 gordailuan sartu izanaren gordekina.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Udaleko Idazkaritzan daude interesdunen eskura.

Beintza-Labaienen, 2016ko otsailaren 19an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

ERANSKINA

Proposamen eredua (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1602158