2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 1ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1.–Kreditu berezia:
1532 60900000 kontu-saila: 12.248,95 euro.
Guztira: 12.248,95 euro.
Finantzaketa:
870.00 kontu-saila: 12.248,95 euro.
Bargotan, 2016ko otsailaren 18an.–Batzorde Kudeatzaileko burua (jardunean), Pablo Llorens García.
Iragarkiaren kodea: L1602093