39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2016ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa

Barasoaingo Udalak, 2016ko otsailaren 8an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Barasoaingo Udalaren zerbitzuko langileen 2016ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 311/2014 Ebazpena, uztailaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2016ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak ezartzen dituen proposamena.

Horrenbertzez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuko langileen 2016ko aste barreneko jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

Martxoaren 24a: Ostegun Santua.

Martxoaren 25a: Ostiral Santua.

Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 15a: San Isidro.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Abuztuaren 24a: San Bartolome.

Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Epeak kontatzeko, 2016ko igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barasoainen, 2016ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1602099