39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2015eko aldaketa Aiegiko Udalaren plantilla organikoan
Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2016ko otsailaren 18an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batean onestea aldaketa Aiegiko Udalaren 2015. urteko plantilla organikoan, zerbitzu anitzetako enplegatu baten lanpostu hutsa bere maila zuzenera egokitzeko xedez. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat datozen arauetan xedatuari jarraikiz egin da onespena.

2.–Plantilla organikoan onetsitako aldaketa jendaurrean edukitzea, 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

3.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespenean.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2015. urteko plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

4.–Erabaki horien berri ematea Aiegiko Udaleko langileei.

Aiegin, 2016ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1602163