39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

Kontzejuaren ordenantza fiskala, pilotalekuaren funtzionamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Artikako Kontzejuak, 2016ko otsailaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artikako pilotalekuaren funtzionamendua arautzen duen kontzejuaren ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Artikan, 2016ko otsailaren 17an.–Alkatea, Ángel Obanos Galar.

Iragarkiaren kodea: L1602068