2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
2015eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedienteak Behin betiko onespena
Arbizuko Udalak, 2015eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen bi espediente, aldaketak egiten dituztenak 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean.
Erabaki hori 2016ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an.
Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsiko da.
Arbizun, 2016ko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, Karmele Marañon Chasco.
1. ESPEDIENTEA
Maileguaren amortizazio aitzinatua
Kreditu gehikuntza gastuen 9. kapituluko (Pasibo finantzarioak) kontu-sail batean, 30.500 euro egiten duena, 6. kapituluko (Inbertsio errealak) beheitikoen bidez finantzatuko dena.
2. ESPEDIENTEA
Maileguaren amortizazio aitzinatua
Kreditu gehikuntza gastuen 9. kapituluko (Pasibo finantzarioak) kontu-sail batean, 90.604,19 euro egiten duena, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.
Iragarkiaren kodea: L1602087