1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
239/2016 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Lanean Graduatuaren ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.
Ikasketa planak izan duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena ere, eta 2010eko urriaren 1ean Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2010eko azaroaren 11n argitaratu baitzen Estatuko Aldizkari Ofizialean, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2010eko urriaren 18ko ebazpen baten bidez).
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Lanean Graduatua titulua lortzeko balio duen ikasketa plana argitaratzea.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2016ko otsailaren 11n.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
ERANSKINA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Lanean Graduatua tituluko ikasketa plana
Jakintza-adarra: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak
Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Oinarrizko prestakuntza | 60 |
Nahitaezkoak | 90 |
Aukerakoak | 36 |
Kanpo praktikak | 42 |
Gradu Amaierako Lana | 12 |
Kredituak osotara | 240 |
Oinarrizko prestakuntzako kredituak. Irakasgaien araberako banaketa:
JAKINTZA-ADARRA | IRAKASGAIA | ECTS | IKASMAILA | SEIHILEKOAK |
Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak | Soziologia | 12 | 1.a eta 2.a | 1.a, eta 3.a |
Psikologia | 6 | 1.a | 1.a |
Antropologia | 6 | 1.a | 1.a |
Historia | 6 | 1.a | 2.a |
Komunikazioa | 6 | 1.a | 1.a |
Politika zientzia | 12 | 1.a | 1.a eta 2.a |
Arteak eta Giza Zientziak | Hizkuntza modernoa | 6 | 1.a | 2.a |
Etika | 6 | 2.a | 4.a |
Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa: |
MODULUA | ECTS | IRAKASGAIA | IZAERA | ECTS | IKASMAILA | SEIHILEKOAK |
Gizarte egituren eta giza portaeraren oinarrizko ezagutza | 42 | Soziologia | Mistoa | 18 | 1.a eta 2.a | 1.a, eta 3.a |
Psikologia | Mistoa | 12 | 1.a eta 2.a | 1.a eta 4.a |
Antropologia | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 1.a |
Historia | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 2.a |
Gizarte Lana: kontzeptuak, metodoak, teoriak eta aplikazioa | 54 | Gizarte Lanaren Hastapenak | Nahitaezkoa | 6 | 1.a | 2.a |
Gizarte Lana: kontzeptuak, metodoak, teoriak eta aplikazioa | Nahitaezkoa | 30 | 1.etik 4.era | 2.a, 3.a, 5.a, 6.a eta 7.a |
Gizarte trebetasunak eta komunikazio trebetasunak Gizarte Lanean | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 1.a |
Ikerketa, Diagnostikoa eta Ebaluazioa Gizarte Lanean | Nahitaezkoa | 6 | 2.a | 4.a |
Etika profesionala | Oinarrizkoa | 6 | 2.a | 4.a |
Gizarte Lanaren erakunde testuingurua | 36 | Gizarte politikak eta Gobernua | Mistoa | 24 | 1.a, 2.a eta 4.a | 1.a, 2.a, 3.a eta 7.a |
Gizarte Zerbitzuak | Nahitaezkoa | 12 | 2.a eta 3.a | 4.a eta 5.a |
Gizarte Lanerako komunikazio, ikerketa eta antolaketa tresnak | 18 | Soziologia | Oinarrizkoa | 6 | 2.a | 3.a |
Hizkuntza modernoa | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 2.a |
Erakundeen eta proiektuen kudeaketa | Nahitaezkoa | 6 | 2.a | 4.a |
Gizarte Lanerako esku-hartze esparru espezifikoak | 36 | Aukerakoak | Aukerakoa | 36 | 3.a eta 4.a | 5.a eta 7.a |
Praktikak eta Gradu Amaierako Lana | 54 | Practicuma | Irakasgaien arabera | 42 | 3.a eta 4.a | 6.a eta 8.a |
Gradu Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 12 | 4.a | 8.a |
F1602078 |
Iragarkiaren kodea: F1602078