39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

203/2016 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, landa garapen parte-hartzailearen estrategiak (LEADER) hautatzeko deialdiaren oinarri arautzaileak onesten dituena Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barrenean.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren III. tituluko (Programazioa) II. kapituluak, II. zatian (EIE funtsei aplikatzen zaizkien xedapen komunak), tokiko garapen parte-hartzailea ezartzen du, izan daitezkeen laguntza finantzarioak definitzen ditu, tokiko garapenaren estrategien edukia eta hautaketa, zereginak eta tokiko ekintza taldeen baldintzak finkatzen ditu, eta izan daitezkeen laguntzak zehazten. Bestalde, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak honako hauek finkatzen ditu landa garapenaren sei lehentasunen artean: gizarteratzea sustatzea, pobretasuna gutxitzea eta landa eremuen garapen ekonomikoa, tokiko garapena bultzatzea barne dela. Orobat, aukera ematen die tokiko ekintza taldeei Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko programa kudeatzen duen agintariak edo FEAGA-FEADER laguntzak Nafarroan ordaintzen dituen erakundeak eskuordetutako zeregin gehigarriak garatzeko. Azkenik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduak, kudeaketarako eta kontrolerako sistema integratuaren menpe jartzen ditu LEADER laguntzak.

2014ko urriaren 30ean, Batzordeak 2014-2020 Elkartzeko Akordioa sinatu zuen Espainiarekin, EIE Funtsak erabiltzeari buruz, eta 2015eko otsailaren 13an Espainiako 2014-2020 Landa Garapeneko Esparru Nazionala onetsi zuen.

Batzordearen azaroaren 18ko 8143/2015 Betearazpen Erabakiaren bitartez, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa onetsi zen. Tokiko garapen parte-hartzailea “M19. Tokiko garapenerako laguntza LEADER (TGP)” neurrian sartua dago. Bertan biltzen dira jarduketa hauek: tokiko garapenerako estrategiak prestatzeko gastuak eta horiek gauzatzea, lankidetza proiektuak, animazio eta funtzionamendu gastuak eta tokiko ekintza taldeen funtzionamendua.

Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategien aplikazioa atzera ez dadin eta prestakuntza denbora nahikoa izan dadin, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 272/2015 Ebazpenaren bidez argitaratu zen tokiko ekintza taldeak hautatzeko deialdia. Uztailaren 13ko 514/2015 Ebazpenaren bidez, taldeak, haien menpeko lurraldeak eta zuzkidura finantzarioaren banaketa hautatu ziren. Elkartzeko Erabakian ezarritako baldintzen arabera, finantzaketa hori ez da antolakunde izangaiei emandako laguntzatzat hartzen; hala ere, 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 35.1 artikuluko a) letran aurreikusitako prestakuntza laguntzarako eskubidea dute, haien estrategiak hautatuak edo errefusatuak izan, baldin eta Batzordeak Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa onetsi badu.

Deialdi honek epea irekitzen du 514/2015 Ebazpenean aukeratutako taldeek garapen estrategietarako proposamenak aurkezterik izan dezaten, gero Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak baloratu eta hautatzeko. Gero, urte anitzeko diru-laguntza emanen da eta dagozkion lankidetza hitzarmenak izenpetuko dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarekin.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak (LEADER) hautatzeko oinarri arautzaileak onestea Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren esparruan, ebazpen honen I. etik IV.era bitarteko eranskinen arabera.

2. Deialdi honek ez du gastu baimenik, ez eta konpromiso ekonomiko bakar bat ere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarentzat, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez onetsi beharko delako zuzkidura finantzarioei dagokien gastua tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak prestatzeko, Nafarroako Gobernuak urte anitzeko gastua baimendu ondoren.

3. Oinarri arautzaileak Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) erregistratzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitalpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2016ko otsailaren 15ean.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Landa garapen parte-hartzailearen (LEADER) estrategiak hautatzeko deialdiaren oinarri arautzaileak

Lehena.–Xedea.

Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak hautatzeko deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzea du xede eranskin honek, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barrenean.

Bigarrena.–Onartua izateko baldintzak.

Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programan ezarritakoaren arabera, deialdian eskaerak aurkezten dituzten entitateek, onartuak izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Tokiko ekintza talde gisa onartuak izatea, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 13ko 514/2015 Ebazpenaren arabera.

b) Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategia bat aurkeztea, II. eranskinean jasotako edukiaren arabera. Estrategia bakar bat proposatzen ahalko da Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 13ko 514/2015 Ebazpenaren bidez onetsitako lurralde eremu bakoitzeko.

c) Gaitasun administratiboari eta estrategia kudeatzekoari dagokienez, honako hauek beharko dira aurkeztu:

–Dagoen ekipamendua edo aurreikusten dena: lokalak, materialak, baliabideak, eta abar.

–Langileriaren egitura eta zerrenda, haien prestakuntza eta bete beharreko eginkizunak (profilak eta dedikazio denborak ehunekoetan) zehaztuta.

–Erantzukizuneko aitorpena, estrategiaren jarduerak burutzeko eskura dauden funtsei buruzkoa.

–Zer finantza entitatetan dauden edo eskuratzen ahal diren estrategia kudeatzeko beharrezkoak diren kontuak.

–Organo erabakitzailearen eta eragiketak hautatzeko prozeduraren deskripzio zehatza, parte-hartze librea, inpartzialtasuna, objektibotasuna eta gardentasuna berma daitezen entitateak aurrera eramaten dituen deialdietan. Orobat, interes gatazkak galaraziko dituen mekanismoa, halako moduan non bermatu beharko baitu botoen %50a gutxienez ere entitate publikoak ez diren bazkideetatik heldu direla eragiketak hautatzeko erabakietan. Inpartzialtasuna aseguratzeko eta interes gatazkak galarazteko neurriak deskribatu beharko dira.

Hirugarrena.–Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak hautatzeko irizpideak.

0tik 100 puntura arteko baremo baten arabera baloratuko dira tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak; gainditzeko, gutxienez ere, puntuazioaren erdia lortu beharko da hurrengo ataletako bakoitzean:

a) Antolakunde izangaiaren esperientzia, bere lorpenak eta gaitasun teknikoa (10 puntu).

b) Bazkideen inplikazioa estrategia prestatzeko (10 puntu).

c) Herritarrek edo agenteek zenbateko parte-hartze aktiboa duten, eta zenbatekoa den beste entitate batzuekiko lankidetza edo/eta dinamizazioa estrategia prestatzeko, bai eta aplikazio denborarako aurreikusita dagoena ere (10 puntu).

d) Proiektuak hautatzeko, lurraldeen arabera parte hartzeko eta interes gatazkak konpontzeko prozedura gardenak (10 puntu).

e) Helburuen definizioaren argitasuna, estrategiaren bideragarritasuna eta haren koherentzia atzeman diren beharrekin, lurraldearen garapen integrala bultzatzeko (10 puntu).

f) Proiektu eta onuradunen zehaztapen maila, sektore ekonomikoen tratamendua eta diru-laguntza izan dezaketen jarduketak, zenbakitan adierazita (10 puntu).

g) Europar Batasuneko eta Espainiako finantza funtsen integrazioa edo koordinazioa estrategian (10 puntu).

h) Estrategiaren ondorioa enpleguan, gazteengan, lurraldeko gizarte integrazioan eta berdintasunean eta aldaketa klimatikoa murrizteko zeharkako helburuan (10 puntu).

i) Proposamen berritzaileek xedeko lurraldean duten balorazioa (10 puntu).

j) Sareko lanerako eta lankidetzarako aurreikuspenak (10 puntu).

Laugarrena.–Tokiko ekintza taldeen konpromisoak.

Behin estrategiak hautaturik, tokiko ekintza taldeek konpromiso hauek hartuko dituzte Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa kudeatzeko agintariarekin:

a) Lankidetza hitzarmena sinatzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarekin estrategia kudeatzeko, IV. eranskineko edukiaren arabera.

b) Toki entitate diren kideen artean, erantzule administratibo eta finantzario bat izendatzea, funts publikoak administratu, kudeatu eta fiskalizatzeko gai dena.

c) Kudeaketan kualifikazioa eta esperientzia dituen talde teknikoa kontratatzea, estrategia onetsi baino lehen abian egon beharko duena.

d) Onetsitako estrategia betearaztea, herrietako jendeari informazioa eta aholkuak ematea haren edukiari eta helmenari buruz, parte-hartze aktiboa bultzatzea eta landa ingurunean, zuzenean edo zeharka, enplegua sortuko duten inbertsio proiektuak egin daitezen sustatzea eta onestea.

e) Kudeaketa administratiborako sistema ireki eta gardena aplikatzea laguntza deialdietan, eragiketak hautatzeko prozedura ez-baztertzailea duena, interes gatazkak galarazten dituzten mekanismoez hornitua, eta koherentea tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiarekin edo/eta aldez aurreko deliberazio prozesuekin.

f) Kudeatzen dituzten dokumentuen zein materialen gaineko espedienteen kontrolak egitea, eta hori Europar Batasuneko, Estatuko eta erkidegoko lege, erregelamendu eta administrazio xedapenetan ezarritako prozedurei jarraituz.

g) Kudeaketa Agintaritzaren komunikazioa harturik, kudeaketaren prozedurak Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko programak izan ditzakeen aldaketetara egokitzea, bai eta sinatutako hitzarmenera eta kontroleko edo/eta ebaluazioko jarduketen ondoriozko gomendioetara ere.

h) Edozein dela tokiko ekintza taldearen forma juridikoa, estrategia kudeatzeko kontabilitatea izatea, apirilaren 30eko 776/1998 Errege Dekretuan, irabazi asmorik gabeko entitateentzat, aurreikusitako Kontabilitate Plan Orokorrean eta haren aldaketetan ezarrita dagoenari jarraikiz.

i) Beharrezko informazioa ematea Kudeaketa Agintaritzari eta ebaluatzaileei estrategiaren jarraipena eta ebaluazioa egin ditzaten.

j) Nafarroako FEAGA eta FEADER laguntzen Erakunde Ordaintzaileak eta Kudeaketa Agintaritzak burutzen dituzten prestakuntza ekintzetan eta bileretan parte hartzea Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren kudeaketari loturiko alderdietan: proiektuen kudeaketa, kostuen moderazioa, hautapen irizpideak, jarraipena eta ebaluazioa, adierazleak, publizitatea, eta abar.

k) Kudeaketa Agintaritzari, Nafarroako FEAGA eta FEADER laguntzen Erakunde Ordaintzaileari, Nafarroako Gobernuko Kontu-hartzailetza Orokorrari eta Espainiako Gobernuak eta Batzordeak izendatutako kontrol unitateei laguntzea haien estrategian garatzen diren egiaztapen eta kontrolak egiten, bai eta horien ondoriozko itzulketa, zehapen eta zuzenketa prozeduretan ere.

l) Landa Sare Nazioanalean integratzea eskualdeko eta nazioko elkarteen bitartez, eta beste talde batzuekin parte hartzea lankidetza proiektuetan. Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, tokiko garapen taldeek laguntzen dituzten eta landa lurraldeen dinamizazioa indartzeko balio duten proiektuetan parte hartzen ahaleginduko da.

Bosgarrena.–Eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea.

1. Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak hautatzeko eskaerak, III. eranskinaren arabera beteak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroan aurkeztu beharko dira, edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistroetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan. Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (Zerbitzuen Katalogoa) ere aurkezten ahalko dira.

2. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Eskabidearekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Tokiko ekintza taldeak hautatzeko deialdian, apirilaren 14ko 272/2015 Ebazpenean, ezarritakoaren arabera aurkeztutako dokumentazioan aldaketak izan badira:

–Taldearen aurkezpena eta antolamendua:

  • Izena eta helbide fiskala.
  • Eraketa eskrituraren kopia konpultsatua eta, aldaketarik izanez gero, aldaketa horiexena.
  • Estatutuen eta barne funtzionamenduko erregelamenduaren kopia konpultsatua.
  • Kideen zerrenda, honako hauek adierazita: izaera pribatua edo publikoa, ordezkagarritasuna eta zuzendaritza batzordearen onarpenaren akta.
  • Taldearen funtzionamenduaren organo arduradunak. Hautaketa, osaera, eskudantziak eta erantzukizunak.
  • Antolakundearen kudeaketa eta kontabilitaterako baliabideak.

–Erantzukizuneko aitorpena, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beterik izateari buruzkoa:

–Erantzukizuneko aitorpena, laneko segurtasun eta osasun arloko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko arloko betebeharrak betetzen dituela dioena.

–Tokiko ekintza taldearen jarduketa lurraldeko udalerri bezainbat ziurtagiri, tokiko ekintza taldean parte hartzeko Udalak harturiko erabakia biltzen duena.

b) Tokiko ekintza taldearen izenean eskabidea sinatzen duen pertsonaren aldeko ahalordea edo taldeko idazkariaren ziurtagiria, eskabidea sinatzen duenaren izendapenari buruzkoa.

c) Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategia, ebazpen honen II. eranskinarekin bat.

4. Eskaerak aztertzean, Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak dokumentazio gehiago eskatzen ahalko die interesdunei. Tokiko ekintza taldeek gehienez ere 10 egun balioduneko epean erantzun beharko dute.

Seigarrena.–Jendaurrean jartzea eta etengabeko elkarrizketa.

1. Eskaera epean igarota, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak 10 egunez jarriko ditu jendaurrean tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren web-orriaren bitartez.

2. Prozedurak iraun bitartean, Zuzendaritza Nagusiak etengabeko elkarrizketa izanen du tokiko ekintza taldeekin, aurkeztutako estrategia guztien koherentzia eta uniformetasuna bermatzeko beharrezkoak diren ohar, aldaketa edo zuzenketak egiteko.

Zazpigarrena.–Hautapen batzordea.

1. Martxoaren 20ko 185/2015 Ebazpenaren bidez sortutako hautapen batzordeak aztertuko ditu deialdi honetara aurkezten diren estrategiak eta, zein den kasua, onetsi edo ezetsiko ditu.

2. Hautapen batzordeak estrategiaren laburpena jendaurrean aurkezteko eskatzen ahalko die tokiko ekintza taldeei, eta beharrezkoak iruditzen zaizkion ohar edo iradokizunak eginen ditu. Estrategiak jasotako iradokizunetara egokitzen ahalko dituzte hautagaiek.

3. Hautapen batzordeari sostengua ematearren, lan talde tekniko bat sortuko da, Landa Aniztasunerako Atalak zuzendua, aurkezten diren estrategiak baloratuko dituena.

Zortzigarrena.–Ebazpena.

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak deialdia ebatziko du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabeteko epean. Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

2. Tokiko ekintza taldeen tokiko garapen parte-hartzailearen zein estrategia hautatzen diren jasoko du ebazpenak. Ezesten diren gainerako eskaerak ere berariaz adieraziko dira.

3. Gero, uztailaren 13ko 514/2015 Ebazpenean xedatzen eta deialdi honetan ebazten denaren arabera, urte anitzeko diru-laguntza emanen zaie tokiko ekintza taldeei eta haien tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiei, prestakuntzarako laguntza ordainduko da eta bidezko lankidetza hitzarmenak izenpetuko dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarekin.

II. ERANSKINA

Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiaren egitura eta edukia

1. Lurraldearen mugaketa udal mugapeen arabera. Jarduketa eremurako justifikazioa eta irizpideak.

2. Hasierako egoeraren diagnostikoa: eremu geografikoa, egitura fisikoa eta ingurumena, biztanleria eta bere bilakaera, erruraltasun maila, urbanizazio maila, menpekotasun tasa, ordezkapen koefizientea, zahartze maila, gizonezkoen tasa, langabeziaren tasa, sektoreen araberako enplegua, produkzio sektoreen araberako karakterizazio ekonomikoa, ingurumenari loturiko deskripzioa, Natura eremuak, mugaketa naturalak, azpiegitura, zerbitzu eta zuzkiduren egoera, eta abar.

3. AMIA analisiak (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) eta premien idendifikazioa eta lehentasuna.

4. Estrategiaren eta helburuen deskripzioa, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren arabera.

Estrategiak lurraldearen garapen endogenoan lagunduko du, jarduera ekonomikoen lehiakortasuna, ingurumenaren hobekuntza, klimaren aldeko ekintza bultzatuko ditu, bai eta bizitzaren kalitatea, enpleguaren sorkuntza eta dibertsifikazio ekonomikoa ere, eta garapen orekatua eta kohesionatua bultzatuko du, bai eta ekonomia zirkularra ere. Ingurumenaren zeharkako hiru helburuak, klima aldaketaren mantsotzea eta berrikuntza kontuan hartuta diseinatuko da, eta lehentasunezko erronka hauei eginen zaie aurre:

a) Enplegua sortu eta sendotzea, nekazaritza, abeltzaintza, baso eta arrantzaren sektore tradizionalen beharrak kontutan hartuta, bai eta autonomoei eta ETEei laguntzea ere beste jarduketa batzuetan landa ekonomiaren dibertsifikazioa bultzatzeko, prestakuntza, berrikuntza eta ekintzaileak lagunduz.

b) Natur baliabideen erabilera efizientea eta kultur, historia, arkitektura eta ingurumen arloko ondarearen kontserbazioa eta berreskurapena, eta haien balorizazioa eta ustiatze jasangarria.

c) Zerbitzu publikoen eta bizi-kalitatearen hobekuntza, hiri ingurunearen aldean dagoen aukeren defizita eta komunikazioaren teknologiak eskuratzeko dagoen zuloa txikitzen laguntzeko, arreta berezia eskainiz emakumeei, gazteei, herritar pobreenei edo baztertuak izateko arriskuan daudenei.

Orobat, estrategiak:

–Zuzeneko harremana izanen du landa garapenaren lehentasunekin eta Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programan adierazitako interes eremuekin (focus area).

–Helburu argiak eta neurtzeko modukoak izanen ditu adierazleen bitartez, produktu eta emaitzei dagokienez, eta hasierako egoera eta espero den bukaerako egoera zehaztuko ditu.

–Agerian utziko ditu koherentzia eta osagarritasuna, tokiko, eskualdeko, erregioko, erregioz haraindiko, nazioko eta mugaz haraindiko beste politika edo/eta ekintzekin.

–Erregioko, nazioko edo nazioz haraindiko taldeekin lan egiteko helburu eta proposamenak ezarriko ditu.

Atal honetan honako hauek baloratuko dira bereziki:

–Argitasuna helburuak zehazten, estrategiaren bideragarritasuna eta koherentzia atzemandako beharrekin.

–Estrategiaren ondorioa enpleguan, ekonomia zirkularrean, berdintasunean, belaunaldien arteko harremanetan, lurraldeko gizarte integrazioan eta aldaketa klimatikoa murrizteko zeharkako helburuan (10 puntu).

5. Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategia abian jartzea eta haren jarraipena.

a) Ekintza plana. Helburuak ekintza bihurtzeko modua erakutsiko du, halako moduan non bide emanen duen estrategiaren inplementazioari jarraipena egiteko adierazle sorta baten bidez. Tokiko ekintza taldeek aukeratutako proiektuen sustatzaileei diru-laguntza publikoak emanez burutuko dira eragiketak, bai eta beren proiektuei emanez ere:

–Honelakoak izan daitezke proiektuak:

  • Produktiboak (salmentarako ondasun edo zerbitzu pribatuen produkzioa dute helburu, edo merkaturatzen ahal direnak edo titulartasun pribatuko jabetzen balioa handitzen dutenak).
  • Ez produktiboak (ondasun edo zerbitzu publikoetako gastu edo inbertsioak dira edo saldu ezin direnetan egindakoak, eta entitate publikoek beren eginkizun publikoak betetzean emandakoak).
  • Tokiko ekintza taldeei dagozkienak (prestakuntza, lankidetza, animazioa, dinamizazioa eta lurralde sustapena).

–Honelakoak izan daitezke onuradunak:

  • Publikoak (ondorio hauetarako, zuzenbide publikoko pertsonak bezala sartzen dira zuzenbide pribatuko sozietate edo elkarteak, nagusiki zuzenbide publikoko pertsonek osatuak edo boto emateko eskubide gehienak dituzten edo erabakitzeko ahalmen efektiboa duten pertsonek osatuak).
  • Pribatuak (elkarte oinarri pribatuko zuzenbide publikoko pertsonak jotzen dira sustatzaile pribatutzat, hala nola ureztatzaileen elkarteak edo kalitate adierazleen kontseilu arau-emaileak.
  • Tokiko ekintza taldeak berak.

Atal honetan honako hauek ongi baloratuko dira:

–Proiektu eta onuradunen zehaztapen maila, sektore ekonomikoek duten tratamendua eta diruz laguntzen ahal diren jarduketak zenbakitan adieraztea.

–Proposamen berritzaileak ukitutako lurraldean aurkeztea eta baloratzea.

2014-20120 Landa Garapeneko Programaren aurreikuspen hau aurkeztu beharko da, gutxienez ere:

NEURRIA

ADIERAZLEA

Kodea

Izena

-

-

Tokiko Ekintza Taldeak estalitako azalera

Tokiko Ekintza Taldeak estalitako biztanleria

M19.2

Eragiketen inplementazioa, tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiari jarraituz

Diruz lagundutako proiektu kopurua

Produktiboak

Ez produktiboak

Tokiko Ekintza Taldeenak beraienak

Proiektuen sustatzaile kopurua

Publikoak

Pribatuak

Tokiko Ekintza Taldea

Sortutako enplegu kopurua

Mantendutako edo sendotutako enplegu kopurua

M19.3

Tokiko ekintza taldeen lankidetzako jarduerak

Lankidetza proiektuen kopurua

Lankidetza proiektuetan sartutako taldeen kopuru bakarra

M19.4

Tokiko ekintza taldeen funtzionamendu eta animazio kostuak

Animazio ekintzen kopurua

Barne prestakuntzako ekintza kopurua

b) Finantzaketa plana. Hainbat taulaz osatuko da, beharrezko gastu publikoa aurreikusita honen arabera:

–Azpineurriak eta urteak, 2014-2020 Landa Garapeneko Programarekin bat.

URTEA

AZPINEURRIA

KOSTU PUBLIKOA (eurotan)

GUZTIRAKO KOSTUA (eurotan)

KOSTU PRIBATUA (eurotan)

Kodea

Izena

Nafarroako Gobernua

FEADER

Guztira

2015

M19.1

Prestakuntzarako laguntza

M19.2

EDLParen araberako eragiketak egiteko laguntza

M19.3

Tokiko ekintza taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

M19.4

Tokiko ekintza taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

GUZTIRA

2016

M19.1

Prestakuntzarako laguntza

M19.2

EDLParen araberako eragiketak egiteko laguntza

M19.3

Tokiko ekintza taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

M19.4

Tokiko ekintza taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

GUZTIRA

2017

M19.1

Prestakuntzarako laguntza

M19.2

EDLParen araberako eragiketak egiteko laguntza

M19.3

Tokiko ekintza taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

M19.4

Tokiko ekintza taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

GUZTIRA

2018

M19.1

Prestakuntzarako laguntza

M19.2

EDLParen araberako eragiketak egiteko laguntza

M19.3

Tokiko ekintza taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

M19.4

Tokiko ekintza taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

GUZTIRA

2019

M19.1

Prestakuntzarako laguntza

M19.2

EDLParen araberako eragiketak egiteko laguntza

M19.3

Tokiko ekintza taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

M19.4

Tokiko ekintza taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

GUZTIRA

2020

M19.1

Prestakuntzarako laguntza

M19.2

EDLParen araberako eragiketak egiteko laguntza

M19.3

Tokiko ekintza taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

M19.4

Tokiko ekintza taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

GUZTIRA

2021

M19.1

Prestakuntzarako laguntza

M19.2

EDLParen araberako eragiketak egiteko laguntza

M19.3

Tokiko ekintza taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

M19.4

Tokiko ekintza taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

GUZTIRA

2022

M19.1

Prestakuntzarako laguntza

M19.2

EDLParen araberako eragiketak egiteko laguntza

M19.3

Tokiko ekintza taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

M19.4

Tokiko ekintza taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

GUZTIRA

2023

M19.1

Prestakuntzarako laguntza

M19.2

EDLParen araberako eragiketak egiteko laguntza

M19.3

Tokiko ekintza taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

M19.4

Tokiko ekintza taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

GUZTIRA

GUZTIRA

M19.1

Prestakuntzarako laguntza

M19.2

EDLParen araberako eragiketak egiteko laguntza

M19.3

Tokiko ekintza taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

M19.4

Tokiko ekintza taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

GUZTIRA

–Inbertsio material eta immaterialak eta gastu arrunta. Inbertsio gastuan sustatzaile publikoentzako gastua eta sustatzaile pribatuentzako gastua bereiziko dira. Gastu arruntean prestakuntzaren eta beste gastu batzuen artean bereiziko da.

Estrategiak aurrekontuaren beste banaketa batzuk izaten ahalko ditu, esate baterako jarduketa gaien arabera, produkzio proiektuak eta bestelakoak, eta abar. Banaketa horiek estrategiaren kalitatea eta nola burutu den ebaluatzeko erabiliko dira, adierazleetan oinarrituta.

Azkenik, Europar Batasuneko eta Estatuko funtsek estrategian izan duten integrazioa edo koordinazioa adierazi beharko dira.

c) Kudeaketa, jarraipen eta ebaluazio xedapenak.

–Tokiko ekintza taldearen deskripzioa, tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiaren kudeatzaile gisa.

–Taldearen esperientzia, lorpenak eta gaitasun teknikoa.

–Sareko eta lankidetzako lanaren aurreikuspenak.

–Kudeaketa, jarraipen eta ebaluzio prozesuen deskribapena.

6. Tokiko ekintza taldearen deialdiak kudeatzeko prozedurak, Nafarroako 2014-2020 Tokiko Garapen Programaren M19.2 azpineurria inplementatzeko (Eragiketak tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiaren arabera egiteko laguntza).

Taldeek neurria inplementatzearekin lotutako alderdi guztiak landuko dira, bereziki honako hauek:

a) Sustatzaile publikoen edo/eta pribatuen proiektuak hautatzea gehienez ere bi deialdirekin urtean, bi ekitalditako funtsak konprometitzea zilegi izanik: lehendabizikoan, bi ekitaldietarako eskuragarri dagoen aurrekontu osoa esleituko da; behar adina eskaerarik aurkezten ez bada, bigarren deialdia egiten ahalko da konprometituta ez dauden funtsekin.

Atal honetan proiektuak hautatzeko prozedura gardenak zehaztuko dira, bai eta interes gatazken konponbidea ere. Laguntza eskuragarri dauden aurrekontuko baliabideei egokitzeko, norgehiagokako araubidea aplikatuko da; horretarako, eskabideak hautatzeko edo baloratzeko irizpideak ezarriko dira honako hauetan oinarrituta, besteak beste:

–Enplegu sorkuntza: sortutako enplegu kopurua, kalitatea, eta abar.

–Lurraldearen kalifikazioa.

–Onuradunaren izaera.

–Proiektuaren eragin sozioekonomikoa.

–Proiektuak ingurumenean duen eragina.

–Proiektuaren kalitate teknikoa, deskripzio eta forma aldetik. Zabalkundearen plana eta norainokoa.

Deialdietan emanen da aditzera lehentasun sistema; haietan taula bat agertuko da balorazio irizpideekin eta puntuazioaren gehieneko mugekin, horiek tokiko garapenaren estrategian berean oinarrituta. Orientatzeko moduan, honako hauek izan daitezke (arlo tematikoak eta haietako bakoitzari esleitutako gehieneko puntuazioa mantenduz gero):

ARLO TEMATIKOA

BALORAZIO IRIZPIDEA (*)

ERREFERENTZIA (*)

UNITATEA (*)

ITURRIA (*)

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

Enplegua sortzea eta mantentzea

Zuzeneko enplegua sortzea

Baloratu proiektuak sortu gogo duen enplegu kopurua. Zenbat eta handiagoa enplegu kopurua, puntuazio handiagoa.

Lanpostu kopurua

Laguntza eskaera edo/eta proiektua/enpresa plana

20

Zuzeneko enplegua mantentzea

Baloratu proiektuak mantendu gogo duen enplegu kopurua. Zenbat eta handiagoa enplegu kopurua, puntuazio handiagoa.

Lanpostu kopurua

Laguntza eskaera edo/eta proiektua/enpresa plana

Lurraldearen kalifikazioa

Ezaugarri soziodemografikoak

Biztanleriaren dentsitatea

Proiektuak ukitutako lurraldeko biztanleriaren dentsitatea baloratzea. Zenbat eta dentsitate txikiagoa, puntuazio handiagoa

Biztanle kopurua km²-ko

Nafarroako 2013/01/1eko udal errolda

20

2000-2013ko biztanle joera

Baloratu proiektuak ukitutako lurraldeko gainbehera demografikoa. Zenbat eta gainbehera handiagoa, puntuazio handiagoa

2000ko biztanle kopurua

2013ko biztanle kopurua

Nafarroako 2000/01/1eko 2013/01/1eko udal erroldak

Biztanleen zahartzea

Baloratu proiektuak ukitutako lurraldeko zahartze tasa. Zenbat eta zahartze tasa handiagoa, puntuazio handiagoa.

59 urtetik gorakoen portzentajea guztirako biztanleriaren aldean

Nafarroako Estatistika Institutua 2013. urtea

Ezaugarri naturalak edo ingurumenekoak

Mugapen naturalen zenbaterainokoa

Baloratu proiektuak ukitutako lurraldearen azalera, mendialdean edo/eta alde andeatu batean ote den. Zenbat eta azalera handiagoa, puntuazio handiagoa

km²-en kopurua

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa

Isolamendua

Proiektua non kokatzen den, baloratu batez besteko denbora 15.000 biztanleko herrigune hurbilenera errepidez iristeko. Zenbat eta denbora handiagoa, puntuazio handiagoa

Minutuak

Nafarroako lurralde estrategia

Naturgune babestuak

Baloratu proiektuak ukitutako lurraldearen azalera Natura 2000 eremuko udalerri batean duen kokapenaren arabera. Zenbat eta azalera handiagoa, puntuazio handiagoa

km²-en kopurua

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. 158/2015 Ebazpena, LEADER lurralde eremua 2014-2020rako hautatzeari buruzkoa

Ezaugarri ekonomikoak

Langabezia tasa

Baloratu proiektuak ukitutako lurraldearen langabezia tasa. Zenbat eta langabezia tasa handiagoa, puntuazio handiagoa

Lan egiteko moduan egon (biztanleria aktiboa) eta lanposturik ez duen biztanleriaren portzentajea

Nafarroako Estatistika Institutua 2013. urtea

Lanpostuak 100 biztanleko

Baloratu proiektuak ukitutako lurraldeko lanpostuak 100 biztanleko. Zenbat eta balio txikiagoa, puntuazio handiagoa

Lanpostu kopurua 100 biztanleko

Nafarroako lurralde estrategia

Entitate onuradunaren izaera

Adina

Gazte kopurua

Baloratu gazteak (41 urtetik beherakoak) onuradun dituzten proiektuak edo gobernu organoen %10 gutxienez ere gazteen eskutan dituzten pertsona juridikoak. Zenbat eta kopuru handiagoa, puntuazio handiagoa.

Gazte onuradunen kopurua

Laguntza eskaera edo/eta proiektua/enpresa plana

20

Generoa

Emakume kopurua

Baloratu emakumeak onuradun dituzten proiektuak edo gobernu organoen %10 gutxienez ere emakumeen eskutan dituzten pertsona juridikoak. Zenbat eta kopuru handiagoa, puntuazio handiagoa.

Emakumen onuradunen kopurua

Laguntza eskaera edo/eta proiektua/enpresa plana

Talde behartsuak

Behartsuen kopurua

Baloratu talde behartsuetako pertsonak onuradun dituzten proiektuak edo gobernu organoen %10 gutxienez ere pertsona horien eskutan dituzten pertsona juridikoak. Zenbat eta kopuru handiagoa, puntuazio handiagoa.

Behartsu onuradunen kopurua

Laguntza eskaera edo/eta proiektua/enpresa plana

Eragin sozioekonomikoa

Elkartze maila

Atxikipena

Baloratu proiektuak onuraduna proiektuaren xedearekin zerikusia duen elkarte/antolakunde bati atxikita bada. Zenbat eta atxikipen kopuru handiagoa, puntuazio handiagoa

Atxikipen kopurua

Laguntza eskaera edo/eta proiektua/enpresa plana

20

Izaera

Baloratu proiektuak onuraduna elkarteren bati lotua badago: elkarteak, ENS, fundazioak... Puntuatu deialdian zehaztutako moten arabera

Elkartze mota

Laguntza eskaera edo/eta proiektua/enpresa plana

Alderdi integratzailea

Baloratu proiektuan lankidetza hitzarmenik ote den onuradunaren eta beste entitate publiko/pribatu batzuen artean, proiektuaren helburua lortzeko. Puntuatu handienetik txikienera, ordena honi jarraituz: publiko eta pribatuen arteko hitzarmenak, pribatuen arteko hitzarmenak, publikoen arteko hitzarmenak.

Hitzarmen kopurua eta mota

Laguntza eskaera edo/eta proiektua/enpresa plana

Zabalkundearen plana eta norainokoa

Baloratu proiektuan zabalkunde planik ote den (webgunea, kartelak, zabalkundea, bilerak, prentsa...). Zenbat eta komunikazio jarduera gehiago, puntuazio handiagoa.

Komunikazio/zabalkunde jardueren kopurua eta mota

Laguntza eskaera edo/eta proiektua/enpresa plana

Ingurumenaren gaineko eragina eta eragin soziokulturala

Klima aldaketa gutxitzea eta haren ondorioetara egokitzea

Baloratu proiektuaren zer zatik egiten dituen inbertsioak energia berriztagarrietan enplegua sortzeko, azpiproduktuen erabiltzeko, efizientzia energetikoa hobetzeko edo/eta karbono isurketa murrizteko. Zenbat eta portzentaje handiagoa, puntuazio handiagoa

Inbertsioaren portzentajea

Zer proiektu aurkeztu den laguntza eskatzeko

20

Eragin positiboa ingurumenerako

Baloratu proiektuaren zer zatik egiten dituen inbertsioak Natura 2000 eremuetan haien egoera hobetzeko edo aprobetxamendu jasangarria/arautua egiteko. Zenbat eta portzentaje handiagoa, puntuazio handiagoa

Inbertsioaren portzentajea

Zer proiektu aurkeztu den laguntza eskatzeko

Kultur ondarea zaindu eta hobetzea

Baloratu proiektuaren zer zatik egiten dituen inbertsioak Nafarroako Gobernuak katalogatuta dituen ondasun higiezinetan edo babes mailaren bat duten udalaren hirigintza planetan. Zenbat eta portzentaje handiagoa, puntuazio handiagoa

Inbertsioaren portzentajea

Zer proiektu aurkeztu den laguntza eskatzeko

(*) Adierazitakoez gain, beste irizpide balorazio, erreferentzia, unitate eta iturri batzuk sartzen ahalko dira, objektiboak eta neurtzeko moduak badira.

Orobat, gardentasunez finkatuko dira laguntzaren portzentajeak deialdian, sustatzaile guztiek haren zenbatekoa jakin dezaten eskaera egiten duten unean. Izan daitezke:

–Proiektu produktiboak: diruz laguntzen ahal den zenbatekoaren %40 arte.

–Proiektu ez produktiboak:

  • Sustatzaile pribatuenak, diruz laguntzen ahal den zenbatekoaren %80 arte.
  • Sustatzaile publikoenak, diruz laguntzen ahal den zenbatekoaren %80 arte.
  • Tokiko ekintza taldeenak beraienak, diruz laguntzen ahal den zenbatekoaren %100 arte.

Laguntzak honako hauek izanen dira gehienez ere, proiektu bakoitzeko:

–Pribatuak: 200.000 euro.

–Publikoak: 250.000 euro.

b) Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako M19.2 azpineurria kudeatzeko araudi erregulatzailearen gutxieneko edukia:

1. Legezko sailkapena.

2. Xedea eta jarduketa esparrua.

3. Deialdia eta zuzkidura finantzarioa.

4. Onuradunak.

5. Laguntzak jasotzeko betebeharrak.

6. Onuradunen betebeharrak.

7. Diruz laguntzen ahal diren inbertsioak eta gastuak.

8. Kalkulu sistema eta laguntza mota.

9. Diru-laguntzak emateko prozedura eta hautatzeko irizpideak.

10. Laguntza eskaera eta dokumentazioa.

11. Laguntza eskaerak egiaztatu eta baliozkotzea.

12. Kostuen moderazioa.

13. Laguntzak emateko ebazpena.

14. Laguntza eman ondoko eskaera aldatzea.

15. Laguntzak ordaintzeko eskaera.

16. Ordaindu aurreko kontrolak.

17. Ordainketaren ebazpena.

18. Geroko kontrolak.

19. Ezinbesteko kasuak.

20. Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

c) Aurreko puntuen arabera, tokiko ekintza taldearen prozedurarako proposamena, M19.2 azpineurriari loturiko sustatzaile publiko eta pribatuen proiektuak kudeatzeari buruzkoa.

7. Agente sozioekonomikoen eta erakundeetako bazkideen (tokiko agintariak, bazkide ekonomiko eta sozialak, gizarte zibila ordezkatzen duten agenteak, ingurumen arloko erakundeak, gobernuz kanpoko antolakundeak, berdintasuna eta bereizkeria eza bultzatzen dituzten erakundeak) parte-hartze eta dinamizazio prozesuaren deskripzioa, bai eta herritarrena ere tokiko garapen parte-hartzailearen estrategia diseinatzen eta prestatzen; orobat, aplikazio prozesuan aurreikusita dagoena.

Diseinatu eta prestatzeko fasean bertako komunitatearen parte-hartzea ezin frogatu duen estrategia ez da hautatuko. Alderdi hori izanen da egiaztatzen lehena; izan ere, baldintza hori betetzen ez badu, ezin izanen du hautapen prozesuan jarraitu.

III. ERANSKINA

Deialdiaren eskabide eredua (PDF).

IV. ERANSKINA

Lankidetza hitzarmenaren eduki orientatiboa, tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak kudeatzeko

A) Hitzarmenaren xedea.

B) Araudi aplikagarria.

C) Urteko zuzkidura finantzarioak neurrien eta finantza funtsen arabera.

D) Jarduketaren eremu geografikoa, LEADER 2014-2020 lurraldea osatzen duten udalerrien zerrendarekin, haien zabalera eta biztanleria adierazita.

E) Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiaren helburua, hitzarmenaren barrenean garatu beharreko neurri, eragiketa eta ekintzak zehaztuta.

F) Jarduketaren printzipio orokorrak.

–Administrazio, finantza eta kontabilitate arloko kudeaketaren prozedurak.

–Arduradun administratibo eta finantzarioa.

–Entitate bazkideekin elkar eragiteko moduak eta eginkizunak.

–Prozeduraren eskuliburuak prestatzea.

–Aplikazio informatikoak.

–Estrategia sustatu, komunikatu eta zabaltzeko plana.

–Tokiko ekintza taldeen zereginak.

–Kudeaketa Agintaritzaren zereginak.

–FEAGA-FEADER laguntzak Nafarroan ordaintzen dituen erakundearen zereginak.

G) Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategia betearaztea.

H) Baliabide materialak eta giza baliabideak.

I) Laguntzak kudeatzeko prozedura, Tokiko Ekintza Taldeak sustatutako laguntza deialdietan (M19.2). Segida honi egokituko zaio:

1. Tokiko Ekintza Taldeak laguntza deialdia prestatzen du, eta bertan:

–Eragiketak hautatzeko prozedura ez baztertzailea, inpartziala, objektiboa eta gardena ezartzen du, publizitatea eta eskatzaileen parte-hartze librea bultzatuz.

–Organo erabakitzaileko interes gatazkak saihestuko dira, eta bermatuko du botoen %50a gutxienez ere entitate publikoak ez diren bazkideetatik etortzea eragiketak hautatzeko erabakietan. Inpartzialtasuna aseguratzeko eta interes gatazkak galarazteko neurriak deskribatu beharko dira.

–EDLParekiko estrategia bermatzen du.

–Nafarroako Gobernuaren eta FEADERen berri ematen du eta haien publizitate egiten, laguntzen finantzatzaile gisa.

2. Kudeaketa Agintaritzak deialdia berrikusten du, Administrazioaren eta Tokiko Ekintza Taldearen artean izenpetutako hitzarmenen arau erregulatzaileekiko adostasuna bermatzeko.

3. Kudeaketa Agintaritzak jarraipen batzordearen esku uzten ditu irizpideak, hark onets ditzan.

4. Tokiko Ekintza Taldeak laguntza deialdia argitaratzen du bere webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, gutxienez ere, iragartzen, bidezko informazioa interesdunen eskura jartzearren.

5. Tokiko Ekintza Taldeak laguntza eskaerak jaso eta ebaluatzen ditu. Fase horretan:

–Bidezko administrazio kontrolak egiten ditu. Ingurumenean eta biodibertsitatean ondorio kaltegarriak izaten ahal dituztenean, inbertsio jarduketek ingurumen eraginaren balorazioa izan beharko dute aldez aurretik, horrelako inbertsioetarako legeria berariazkoaren arabera, batez ere Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea, eta ingurumenaren gaineko agintaritzak ezartzen dituen neurri zuzentzaileak aplikatuko dira.

–Dokumentu hauek ematen ditu:

  • Hautagarritasunaren gaineko irizpena, proiektua EDLPari egokitzen ote zaion egiaztatzeko.
  • Diru-laguntza hartu ahal izatearen gaineko txostena, Kudeaketa Agintaritzaren delegazioz egina; proiektua Nafarroako 2014-2020 Toki Garapeneko Programari egokitzen ote zaion eta administrazio kontrolak betetzen ote diren du gaia.
  • Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari, lurraldekoari edo sozialari buruzko txostena (zein den bidezkoa).

–Hautagarritasunaren gaineko irizpena eta diruz lagundu ahal izateko eta bideragarritasunaren gaineko txosten positiboak dituzten proiektuak baloratu eta lehentasuna emanen zaie, deialdian ezarritako hautapen irizpideak aplikatuta. Azkenik, deialdiaren aurrekontuko zuzkidura kontuan hartuta, nor diren onuradunak zehaztuko da, eta laguntzen zenbatekoa finkatuko da.

6. Tokiko Ekintza Taldeak aurreko faseetan egindako lanaren emaitza aurkezten dio Kudeaketa Agintaritzari, baliozkotzeko.

7. Tokiko Ekintza Taldeak organo erabakitzailearen esku uzten ditu baloratutako prozedurak, laguntza ematea edo ukatzea erabaki dezan. Prozesu horren emaitzaren berri ematen zaie interesdunei; orobat, Administrazioari (Kudeaketa Agintaritza) igorri izana adierazten zaie, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Inbertsioak eginik edo/eta gastuak justifikaturik, onuradunek ordainketa eskaera aurkezten diote Tokiko Ekintza Taldeari.

9. Tokiko Ekintza Taldeak bidezko kontrolak, administratiboak edo/eta in situ-koak, egiten ditu, egintzak benetakoak direla egiaztatzeko. Orobat, gastuek diruz laguntzea merezi duten eta laguntzaren zenbatekoa erabakitzen du. Azkenik, Kudeaketa Agintaritzari igortzen dizkio espedientea eta ordainketa eskaera.

10. Kudeaketa Agintaritzak Tokiko Ekintza Taldeak egindako lanak baliozkotzen ditu, eta bidezko kontrolak, in situ eta a posteriori, egiten. Lan horren emaitza gisa, laguntzaren ordainketa ebazten da eta interesdunei ematen zaie aditzera, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat, ordaintzeko proposamena igortzen dio FEAGA-FEADERen laguntzak Nafarroan ordaintzen dituen erakundeari.

11. Erakunde ordaintzailea:

–Ordaintzeko proposamenak dituzten onuradunen zorrei buruzko txostena egiten du.

–Onuradunei laguntzak ordaintzeko tramitea egiten du, Tokiko Ekintza Taldeen bidez.

–FEADER funtsen eskaera tramitatzen du FEGAra, laguntzaren onuradunei egindako ordainketak kofinantzatzeko.

–Zordunen erregistroa eguneratu eta mantentzen du, eta FEADER zenbatekoek erregistro horretan izandako sarrera/irteeren berri ematen dio FEGAri.

12. Kudeaketa Agintaritzak, Tokiko Ekintza Taldeekin lankidetza estuan:

–Eman edo/eta ordaindu diren laguntzei buruz proiektuen sustatzaileek planteatutako errekurtsoak ebazten ditu.

–Laguntzen onuradunei bidegabe ordaindutako zenbatekoak berreskuratzen ditu.

–FEADERri buruzko informazioa eta publizitatea bermatzen ditu, laguntzen kofinantzatzaile den aldetik.

J) Laguntzak kudeatzeko prozedura proiektu berekietan eta Tokiko Ekintza Taldeekiko lankidetzakoetan (M19.2 eta M19.3). Segida honi egokituko zaio:

1. Tokiko Ekintza Taldeak laguntza eskatzen dio Kudeaketa Agintaritzari.

2. Kudeaketa Agintaritzak laguntza eskaera ebaluatzen du eta fase honetan:

–Bidezko administrazio kontrolak egiten ditu.

–Dokumentu hauek ematen ditu:

  • Hautagarritasunaren gaineko irizpena, proiektua EDLPari egokitzen ote zaion egiaztatzeko.
  • Diru-laguntza hartu ahal izatearen gaineko txostena, proiektua Nafarroako 2014-2020 Toki Garapeneko Programari egokitzen ote zaion eta administrazio kontrolak betetzen ote diren.
  • Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari, lurraldekoari edo sozialari buruzko txostena (zein den bidezkoa).

–Hautagarritasunaren gaineko irizpena eta diruz lagundu ahal izateko eta bideragarritasunaren gaineko txosten positiboak dituzten proiektuak ikusita, Kudeaketa Agintaritzak laguntzaren zenbatekoa finkatzen du, eta hura ematea edo ukatzea erabakitzen, Tokiko Ekintza Taldeetako sustatzaileentzako laguntzak erregulatzen dituzten arauei jarraituz. Prozesu horren emaitzaren berri ematen zaio interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Inbertsioak eginik edo/eta gastuak justifikaturik, Tokiko Ekintza Taldeak ordainketa eskaera aurkezten du.

4. Kudeaketa Agintaritzak bidezko kontrolak, administratiboak eta in situ-koak, egiten ditu, egintzak benetakoak direla egiaztatzeko. Orobat, gastuek diruz laguntzea merezi duten eta laguntzaren zenbatekoa erabakitzen du, eta interesdunari jakinarazten dio, behar diren ondorioak izan ditzan. Azkenik, ordaintzeko proposamena igortzen dio FEAGA-FEADER laguntzak Nafarroan ordaintzen dituen erakundeari.

5. Erakunde ordaintzailea:

–Ordaintzeko proposamena duen onuradunaren zorrei buruzko txostena egiten du.

–Laguntzak Tokiko Ekintza Talde onuradunari ordaintzeko tramitea egiten du.

–FEADER funtsen eskaera tramitatzen du FEGAra, laguntzaren onuradunari egindako ordainketak kofinantzatzeko.

–Zordunen erregistroa eguneratu eta mantentzen du, eta FEADER zenbatekoek erregistro horretan izandako sarrera/irteeren berri ematen dio FEGAri.

6. Kudeaketa Agintaritzak:

–Eman edo/eta ordaindu diren laguntzei buruz Tokiko Ekintza Taldeek planteatutako errekurtsoak ebazten ditu.

–Bidegabe ordaindutako zenbatekoak berreskuratzen ditu.

–FEADERri buruzko informazioa eta publizitatea bermatzen ditu, laguntzen kofinantzatzaile den aldetik.

K) Laguntzak kudeatzeko prozedura, Tokiko Ekintza Taldeen funtzionamendu eta animazio gastuetan (M19.4). Segida honi egokituko zaio:

1. Tokiko Ekintza Taldeak laguntza eskatzen dio Kudeaketa Agintaritzari.

2. Kudeaketa Agintaritzak laguntza eskaera ebaluatzen du eta, fase honetan, bidezko administrazio kontrolak egiten ditu, bai eta diru-laguntza hartu ahal izateko txostena ere.

–Hautagarritasunaren gaineko irizpena eta diruz lagundu ahal izateko eta bideragarritasunaren gaineko txosten positiboak dituzten proiektuak ikusita, Kudeaketa Agintaritzak laguntzaren zenbatekoa finkatzen du, eta hura ematea edo ukatzea erabakitzen, Tokiko Ekintza Taldeetako sustatzaileentzako laguntzak erregulatzen dituzten arauei jarraituz. Prozesu horren emaitzaren berri ematen zaio interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

–Aurrerakina emateko aukera baloratzen du.

3. Proiektua gauzatu eta gastuak justifikaturik, Tokiko Ekintza Taldeak ordainketa eskaera aurkezten du.

4. Kudeaketa Agintaritzak bidezko kontrolak, administratiboak eta in situ-koak, egiten ditu, egintzak benetakoak direla egiaztatzeko:

–Tokiko Ekintza Taldeko langileek lanean emandako denbora sustatzaileak animatzen, deialdiak kudeatzen, espedienteetan eta tokiko garapenaren estrategiei loturiko gainerako jarduketetan (lurralde dinamizazioko lanak, metodologia parte-hartzailea, eta abar), haien lan hitzarmenaren arabera.

–Tokiko Ekintza Taldeak LEADER proiektuetan egindako jarduketa fisikoak egiaztatzen ditu (deialdiak, kudeatutako espedienteak, informazio eskatzaileei emandako arreta, animazioa, eta abar) edo Kudeaketa Agintaritzak edo Erakunde Ordaintzaileak taldeari agindutako beste lan batzuk.

–Ordainketa eskaeran aurkeztutako funtzionamendu gastuak Tokiko Ekintza Taldearen kontabilitatean, dagokion ekitaldian, jasotzen direla egiaztatzen du.

–Tokiko Ekintza Taldeak kostuak moderatzen dituela kontrolatzen du.

Oinarri horien gainean erabakitzen du gastuek diru-laguntza merezi duten eta zenbateko laguntza eman, eta interesdunari ematen dio horren berri, behar diren ondorioak izan daitezen. Orobat, ordaintzeko proposamena igortzen dio FEAGA-FEADERen laguntzak Nafarroan ordaintzen dituen erakundeari.

5. Erakunde ordaintzailea:

–Ordaintzeko proposamena duen onuradunaren zorrei buruzko txostena egiten du.

–Laguntzak Tokiko Ekintza Talde onuradunari ordaintzeko tramitea egiten du.

–FEADER funtsen eskaera tramitatzen du FEGAra, laguntzaren onuradunari egindako ordainketak kofinantzatzeko.

–Zordunen erregistroa eguneratu eta mantentzen du, eta FEADER zenbatekoek erregistro horretan izandako sarrera/irteeren berri ematen dio FEGAri.

6. Kudeaketa Agintaritzak:

–Tokiko Ekintza Taldeek laguntzen ordainketei planteatutako errekurtsoak ebazten ditu.

–Bidegabe ordaindutako zenbatekoak berreskuratzen ditu.

–FEADERri buruzko informazioa eta publizitatea bermatzen ditu, laguntzen kofinantzatzaile den aldetik.

L) Txostenak prestatzeko sistema.

M) Kontrol fisikoa eta finantzarioa.

N) Irregulartasunak prebenitu, atzeman eta zuzentzea. Bidegabe aplikatutako funtsak itzultzea.

O) Hitzarmenaren iraupena.

P) Hitzarmenaren suntsiaraztea.

Q) Hitzarmenaren aldaketa.

R) Izaera eta jurisdikzioa.

S) Xedapen iragankorrak, indargabetzaileak eta ordezkoak.

Iragarkiaren kodea: F1601963