39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

22/2016 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean hizkuntzen irakaskuntzetako sarrera libreko ziurtapen probak egiteko 2016ko deialdiak onesten dituena.

Uztailaren 4ko 88/2007 eta irailaren 11ko 149/2008 foru aginduek ezartzen dute ikasle libreen oinarrizko mailaren, erdiko mailaren eta maila aurreratuaren ziurtagiria lortzeko inskripzioa egiteko modua, baldintzak eta egunak Hezkuntza Departamentuak zehaztuko dituela.

Abenduaren 2ko 220/2011 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean hizkuntzen irakaskuntzetako sarrera libreko ziurtapen proben antolaketa arautu zen.

Hizkuntzen irakaskuntzetako sarrera libreko ikasleen ziurtapen probak behar bezala antolatu eta aplikatzen direla bermatzeko, haiek 2015-2016 ikasturtean arautuko dituzten prozedura eta egutegia ezartzen dira.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hizkuntzen irakaskuntzetako mailak ziurtatzeko, 2016ko sarrera libreko proba arrunterako eta berezirako dei egitea.

2. Ebazpen honen eranskin gisa jaso diren oinarriak eta egutegia onestea.

3. Nafarroako hizkuntza eskola ofizialak proben matrikulazioaz, aplikazioaz eta zuzenketaz arduratuko dira, eta ziurtagiriak egin daitezela proposatu eta kontrolatuko dute.

4. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau eta eranskina Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta hizkuntza eskola ofizialetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2016ko otsailaren 12an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza eskola ofizialetako sarrera libreko probak egiteko baldintza eta betebeharrak

1. Iragarritako probak eta haien ezaugarriak.

1.1. 2016. urteari begira, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek sarrera libreko probetarako deialdia egiten dute, honako maila eta hizkuntza hauetarako:

2016

ARRUNTA

BEREZIA

HIZKUNTZA

MAILA

DATA

DATA

Alemana

Oinarrizko maila

Ekainaren 7an
(arratsaldean)

Irailaren 7an
(arratsaldean)

Erdiko maila

Ekainaren 2an
(arratsaldean)

Irailaren 7an
(arratsaldean)

Maila aurreratua

Ekainaren 2an
(arratsaldean)

Irailaren 12an
(arratsaldean)

C1

Ekainaren 7an
(arratsaldean)

Irailaren 12an
(arratsaldean)

Euskara

Erdiko maila

Maiatzaren 20an (arratsaldean)

Irailaren 7an
(goizean)

Maila aurreratua

Ekainaren 1ean
(arratsaldean)

Irailaren 13an
(arratsaldean)

C1

Maiatzaren 23an (arratsaldean)

Irailaren 5ean
(arratsaldean)

Frantsesa

Oinarrizko maila

Maiatzaren 30ean (arratsaldean)

Irailaren 5an
(goizean)

Erdiko maila

Maiatzaren 25ean (arratsaldean)

Irailaren 5an
(goizean)

Maila aurreratua

Maiatzaren 30ean (arratsaldean)

Irailaren 1ean
(arratsaldean)

C1

Ekainaren 6an
(arratsaldean)

Irailaren 12an
(goizean)

Ingelesa

Erdiko maila

Maiatzaren 24an
(goizean edo arratsaldean)

Irailaren 6an
(arratsaldean)

Maila aurreratua

Maiatzaren 31n
(arratsaldean)

Irailaren 8an
(arratsaldean)

C1

Maiatzaren 26an
(goizean edo arratsaldean)

Irailaren 2an
(goizean)

Italiera

Oinarrizko maila

Maiatzaren 27an (goizean)

Irailaren 6an
(goizean)

Erdiko maila

Maiatzaren 25ean (goizean)

Irailaren 6an
(goizean)

Maila aurreratua

Maiatzaren 27an (goizean)

Irailaren 13an
(goizean)

1.2. Azterketa proben egitura izangaientzat indarra duten zehaztapenetan ezarritakoa izanen da.

1.3. Maila bakoitzeko ziurtapen probak aldi berean administratuko dira deialdi bakarrean, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, hura egiteko dagokion egutegia ezarriko baita.

1.4. Ikasle libreek bi deialdi izanen dituzte dagokien maila gainditzeko. Probak maiatzean eta ekainean eginen dira, deialdi arruntean, eta irailean deialdi berezian, eta eranskin honen 1.1. puntuan ageri den egutegiari jarraikiz banatuko dira.

1.5. Azterketak egin baino lehen, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek beren web orrietan argitaratuko dituzte ziurtapen probetarako izangaientzako deialdiak, probak zer egunetan eta ordutan izanen diren adierazita.

1.6. Izangaien kopuruak zentroaren gaitasuna gainditzen badu hizkuntza eta maila baterako, beste egoitza batzuk prestatzen ahalko dira proba idatzia zein ahozkoa egiteko, bai eta bi deialdi egin ere, goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren. Kasu horietan, eskolek garaiz garaiz argitaratuko dute zer egoitzatan eta ordutan egin beharko duen proba izangai bakoitzak.

Egoitza aukeratzeko, Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren eskatzaileek izanen dute lehentasuna.

Ondorio horietarako, hautapen batzorde bat eratuko da, kide hauek osatua: Batzordeko burua: Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, edo berak eskuordetzen duena. Batzordekideak: Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Ataleko hiru aholkulari tekniko.

2. Matrikula.

2.1. Hizkuntza bakoitzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.

2.2. Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek 2016ko otsailaren 22tik martxoaren 4ra bitarte matrikulatzeko epea irekiko dute.

2.3. Maiatzaren 7ko 40/2015 Foru Aginduan (92. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa) ezarritakoa izanen da 2015eko sarrera libreko matrikulari dagokion zenbatekoa.

2.4. Probetara aurkezten ez diren ikasleek ez dute sartutako zenbatekoa itzultzeko eskubiderik izanen.

3. Ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.

Maila bakoitzeko zehaztasunei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.

4. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak.

4.1. Behar den minusbaliotasun edo desgaitasun agiria aurkeztuz, ziurtapen probak ohiko moduan egiterik ez dutela justifikatzen duten ikasleek denbora eta baliabideen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte.

4.2. Minusbaliotasun maila aitortua %25ekoa edo handiagoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak bere zerbitzu pedagogikoei aholku eskatuko die, desgaitasun motaren eta mailaren arabera nolako egokitzapenak egin behar diren jakiteko.

Iragarkiaren kodea: F1602149