39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

85/2016 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Lur-ondasunen Erregistroan 2015eko azaroaren 30etik aurrera inskribatutako ondasun higiezinen balioak, urte horretakoak, erregistro administratibo horretan 2016ko otsailaren 25ean daudenak, onesten dituena.

Abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuen 49. artikuluan adierazten da Lur-ondasunen Zerbitzuari dagokiola, besteak beste, ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluak, lehendabiziko lerroaldean, katastroko balioen urteko eguneratzea ezartzen du, balio horiek Lur-ondasunen Erregistroan aurreko urteko azaroaren 30ean inskribaturik daudenak direla zehaztuz.

Lege agindu horren bigarren lerroaldeak zehazten duenez, ondasun higiezinei aurreko urtean emandako balioak edo egindako aldaketak, lehen aipatutako datatik aurrera sartu baldin badira Lur-ondasunen Erregistroan, onetsiko dira multzoan erregistro horretako balio gisa, edo erregistroko balio gisa.

Horrenbestez, aipatu lege aginduan xedatutakoaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehena.–Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluan ezarritako ondorioetarako, erregistroko balio gisa onestea zenbait ondasun higiezini eman eta Lur-ondasunen Erregistroan 2015eko azaroaren 30etik aurrera sartu diren balioak, urte horretakoak, 2016ko otsailaren 25ean erregistro administratibo horretan daudenak.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta onetsitako balioak Nafarroako udaletara igortzea, horrela kasuan kasuko udal katastroan sar daitezen, sartu behar badira, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluan ezarritako moduan.

Iruñean, 2016ko otsailaren 22an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Luis Esain Equiza.

Iragarkiaren kodea: F1602179