1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
OSASUN DEPARTAMENTUA. Laburpena, Osasuneko zuzendari nagusiak otsailaren 12an emandako 154/2016 Ebazpenarena. Horren bidez, toki entitateei, erakundeei, fundazioei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei 2016. urtean diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen, prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke, hemen: http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identif.): 301520.
Osasuneko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 154/2016 Ebazpenaren bidez, toki entitateei, erakundeei, fundazioei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei 2016. urtean diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen, prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako.
2016ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak kreditu-lerro batzuk ezarri ditu, helburu nagusitzat osasuna zaindu eta sustatzea duten jarduerak diruz laguntzeko.
Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean dago ezarria. Arau horrek xedatzen duenez, diru-laguntzak eman baino lehen, organo eskudunak oinarri arautzaileak ezarriko ditu, eta horiek argitaratu egin beharko dira, diru-laguntza jasotzeko moduan daudenek eskuratu ahal izateko.
Aipatu 11/2006 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, diru-laguntzetarako deialdi honen xede dira Toki entitateek eta bestelako erakunde, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek autolaguntza taldeak sortu eta abiarazteko berariazko ekintzak egitea. Halaber, deialdi honen xedea da herritarren partaidetza bultzatuz, prebentzioa eta osasuna sustatzeko programak garatzen dituzten ekintzak ere, Osasun Departamentuak osasun politikaren esparru orokorrean sustatzen dituen jarraibideekin bat, eta bereziki Osasun Planean, Paziente Kronikoei Arreta Integratua emateko Nafarroako Estrategian eta Nafarroako Laneko Osasun Planean aipatzen diren helburuekin bat datozen programak direnean.
Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntzen deialdia egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak legearen araberakoak direla.
Iruñean, 2016eko otsailaren 12an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.
Iragarkiaren kodea: F1602270