39. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

30/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, María Corpus Urroz Mutuberria andrea, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontuei buruzko Informazioa Zabaltzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena.–María Corpus Urroz Mutuberria andrea, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontuei buruzko Informazioa Zabaltzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea.

Bigarrena.–Foru agindu hau interesdunari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

Hirugarrena.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko otsailaren 15ean.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1601979