1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
7/2016 FORU DEKRETUA, otsailaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide bat izendatzen duena.
Zioen azalpena
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 14. artikuluan ezartzen du autonomia erkidegoko lege baten bitartez arautuko direla Gizarte Kontseiluaren osaera eta eginkizunak, baita haren kideen izendapena ere, eta adierazten du horien artean unibertsitateko idazkari nagusiak eta kudeatzaileak izan behar dutela.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak ezartzen du Gizarte Kontseiluak hiru berezko kide izanen dituela: errektorea, idazkari nagusia eta kudeatzailea. Orobat, lege horrek ezartzen du Gizarte Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez izendatuko direla.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen ebazpen bitartez, unibertsitateko kudeatzailea izendatu da.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko otsailaren 17an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Joaquín Romero Roldán jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.
2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2016ko otsailaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.
Iragarkiaren kodea: F1602121