36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa HAPOko URM-17 unitatean. Behin betiko onespena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, argitara ematen da Tafallako HAPOko URM-17 unitateko aldaketaren araudia. Udalak, 2002ko maiatzaren 16an egin osoko bilkuran behin betiko onetsia eta 2002ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 14an argitaratua da.

ARAUDIA

Hirigintzako fitxa

–Erabilera nagusi edo bereizgarria: Merkataritza edo jostetakoa (azken honen barnean HAPOren Erabileren Araudi Orokorraren III. kapituluan jasotakoak).

–Erabilera baliokidea: Industriarako, 1. eta 2. kategoria soilik.

–Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

–Gutxieneko lurzatia: 300 m².

–Solairuarteak: Gehienez ere lokal edo nabe bakoitzaren azaleraren %20. Nonahi koka daiteke.

–Bertzelako determinazioak: Xehetasun azterlanean eta Tafallako HAPO indardunean ezarritakoak.

Tafallan, 2016ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1601934