36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUARBE

Ordenantza, hilerriaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Suarbeko Kontzejuak (Ultzama), P/3153700-D zenbakiko IFKarekin, 2016ko urtarrilaren 28ko ohiko batzarrean, aho batez honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Suarbeko Kontzejuko hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

2. Hasierako onespenari buruzko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki oholean argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin bat, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten, hura argitaratu eta hogeita hamar egun balioduneko epean. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, eta haren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Suarben, 2016ko otsailaren 10ean.–Kontzejuko burua, Patxi Iribarren Altuna.

Iragarkiaren kodea: L1601868