36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

3. eta 5. aldaketak 2015eko aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2016ko otsailaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 3. eta 5. aldaketak 2015etik luzatutako udalaren aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuan egin aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Sartagudan, 2016ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1601944