36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Administrari-ofizialaren izendapen proposamena

Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzura Administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, plantillako lanpostuak handitu gabe, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko 9.2 oinarrian xedatua betetzeko, epaimahaiak Noain Elortzibarko Udaleko alkate-udalburuari izendapen proposamena igorri dio oposizioa puntuazio handienarekin gainditu duen izangaiaren alde. Beraz, bidezkoa da Uxue Cilveti Zazpe administrari-ofizial izendatzea.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 9.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Noain Elortzibarko Udalaren Erregistro Orokorrean.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2016ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1601931