1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
326/2016 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onesten duena, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horretarako arrazoia adierazita.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 20an emandako 179/2016 Ebazpenaren bidez, espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda onetsi zen, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horretarako arrazoia adierazita.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezko da espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea.
Bestetik, bidezko da inongo espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda ere onestea, horretarako arrazoia adierazita.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 13an emandako 1/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea, I. eranskin gisa ageri dena.
2. Inongo espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda onestea, II. eranskin gisa ageri dena, kasuan kasuko arrazoia adierazita.
3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau eta bere eranskinak Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Deialdien Atalari, Titulazioak Aztertzeko Batzordeari eta Argibide eta Agiri Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2016ko otsailaren 8an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.
I. ERANSKINA
Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu duten funtzionarioak
DEITURAK ETA IZENA | ESPEZIALITATEAK |
Andres Salinas, Ana | Pedagogia terapeutikoa |
Boyano Perez, Amaia | Pedagogia terapeutikoa |
Cañete de Cardenas, Susana | Ingelesa |
Garcia Jimenez, Esther | Lehen Hezkuntza |
Martinez Leria, Maria | Lehen Hezkuntza |
Mutuberria Retegui, Ainara | Pedagogia terapeutikoa |
Narvaiza Badas, Maite | Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza Pedagogia terapeutikoa |
Ostiz Esain, Nerea | Pedagogia terapeutikoa |
Ruiz Alonso, Maria Jose | Lehen Hezkuntza |
Serrano Salvo, Carmen | Haur Hezkuntza |
Unanue Serrano, Ana Isabel | Lehen Hezkuntza |
II. ERANSKINA
Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu ez duten funtzionarioak
DEITURAK ETA IZENA | ESPEZIALITATEAK | ARRAZOIA |
Abaigar Luquin, Milagros | Pedagogia terapeutikoa | Ez du frogatu Hezkuntza Bereziko azpiatala edo dagokion baliokidea |
Arrizabalaga Weidner, Javier | Pedagogia terapeutikoa | Ez du frogatu Hezkuntza Bereziko azpiatala edo dagokion baliokidea |
Beloqui Yaben, Pedro María | Lehen Hezkuntza | Aitortua du irakaskuntzako espezialitatea |
Del Rio Jiménez, Raquel Maria | Entzumena eta Hizkuntza | Ez ditu frogatu azaroaren 4ko 1594/2011 E.D.ren eranskinean eskatutako tituluak |
Zugaza Castellar, Fernando | Haur Hezkuntza Gorputz Hezkuntza | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
Iragarkiaren kodea: F1601562