2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MUES
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan baita, behin betiko onetsi da 2016ko plantilla organikoa, eranskinean heldu baita. Hasierako onespenaren iragarkia 2015eko azaroaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Muesen, 2016ko otsailaren 9an.–Alkatea, Juan José Álvarez Maeztu.
ERANSKINA
Funtzionarioak
Lanpostuaren izena: idazkaria, Lanako, Muesko, Sorladako eta Piedramillerako Udalen batasuna. Kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %38,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
Izenen zerrenda
Izena: Corres Botella, José Miguel. Araubidea: administrazio-kontratua. Administrazio egoera: Jardunean. Maila: A. Zerbitzuak noiztik onartuak: 1984-08-01. Gradua: -. Lanpostua: idazkaria. Konpentsazioko osagarria, ordainsariak murriztu zaizkiolako: jasotzen ditu.
Iragarkiaren kodea: L1601876.