36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Monteagudoko Udalaren eta Tulebras eta Barillasko Ehiza Mankomunitatearen ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Monteagudoko Udalak eta Tulebras eta Barillasko Udalek osatutako Ehiza Mankomunitateak, Nafarroako Ehiza eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuz, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatu dute, barrutirako ezarritako 10 urteko indarraldia (2006-2016) bukatu delako.

Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatzeko, eta ohartarazten da espedientea Udalaren bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Monteagudo, Tulebras eta Barillas.

Monteagudon, 2016ko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1602009