36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

4, 5 eta 6. aldaketak 2015eko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2016ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, Miranda Argako Udalaren 2015eko aurrekontu orokorrean 4, 5 eta 6/2015 aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

4/2015 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu berezia

GASTUAK:

1. kapitulua: 2.506,00 euro gehiago.

4. kapitulua: 2.000,00 euro gehiago.

6. kapitulua: 14.950,00 euro gehiago.

1. kapitulua: 13.436,28 euro gutxiago.

Gastuen aurrekontuko igoera: 6.019,72 euro.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua: 1.000,00 euro gehiago.

8. kapitulua: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.019,72 euro.

Diru-sarreren aurrekontuko igoera: 6.019,72 euro.

5/2015 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu-gehikuntza

GASTUAK:

1. kapitulua: 14.990,00 euro gehiago.

4. kapitulua: 4.500,00 euro gehiago.

6. kapitulua: 4.000,00 euro gehiago.

Gastuen aurrekontuko igoera: 23.490,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: -23.490,00 euro.

Diru-sarreren aurrekontuko igoera: 23.490,00 euro.

6/2015 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu berezia

GASTUAK:

6. kapitulua: 68.262,37 euro gehiago.

Gastuen aurrekontuko igoera: 68.262,37 euro.

DIRU-SARRERAK:

9. kapitulua: 68.262,37 euro gehiago.

Diru-sarreren aurrekontuko igoera: 68.262,37 euro.

Miranda Argan, 2016ko otsailaren 9an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1601802