36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko otsailaren 10ean hartua, informazio publikoaren ardura duten unitateak izendatzen dituena, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz.

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 10. artikuluak ezartzen du ezen Administrazio Publikoak, herritarrek informazio publikoa izateko eskubidea benetako bihurtzeko, informazio publikoaren ardura duten unitateak izendatuko dituela. Foru lege horretan ezarritako betebeharrak behar den denboran eta moduan tramitatzearen ardura izanen dute, oraingo artxibo sistemarekin elkarlanean, eta, bereziki, artxibo digitalarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu guztiek egin dute proposamena bakoitzaren eskumen esparruan informazio publikoaren ardura izanen duten unitateak izenda daitezen, departamentu bakoitzaren egitura organikoaren arabera.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz, administrazio unitate hauek izendatzea informazio publikoaren arduradun:

–Garapen Ekonomikorako Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia.
  • Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzua, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.
  • Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

–Eskubide Sozialetako Departamentuan:

  • Informazio eta Modernizazio Atala, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.
  • Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atala, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikia.
  • Etxebizitza Zerbitzua, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

–Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan:

  • Araubide Administratiboaren Atala, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia.
  • Tributu arloko Azterlanen Atala, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan:

  • Gobernu Irekiaren Zerbitzua, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari atxikia.
  • Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Atala, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuari atxikia.
  • Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atala, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia.
  • Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.
  • Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua, Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikia.
  • Proiektuen Atala, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuari atxikia.

–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuan:

  • Araubide Juridikoaren Atala, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia.
  • Komunikazio Zerbitzua, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari atxikia.
  • Memoria eta Bizikidetza Zerbitzua, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia.
  • Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetza, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxikia.
  • Azterlan eta Plangintza Atala, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuari atxikia.

–Hezkuntza Departamentuan:

  • Argibide eta Agiri Bulegoa, Idazkaritza Nagusi Teknikoari atxikia.

–Osasun Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia.
  • Eriaren Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoari atxikia.
  • Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoari atxikia.

–Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia.
  • Administrazio eta Kudeaketa Atala, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzari atxikia.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan:

  • Araubide Juridikoaren Atala, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia.
  • Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari atxikia.
  • Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzua, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

2. Erabaki hau departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta informazio publikoaren ardura duten unitateei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko otsailaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1601851