36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Eskuordetza ezkontza zibila egiteko

Hemendik labur ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Txulapaingo Udaleko zinegotzi Iranzu Zabalza Vizcayk eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Txulapaingo Udaleko alkate udalburuak, 2016ko otsailaren 1eko 17/2016 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1.–Iranzu Zabalza Vizcay zinegotzia eskuordetzea ezkontza hori egiteko.

2.–Eskuordetza horrek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Markalainen, 2016ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1601959