36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

2016ko ekitaldirako tarifen, tasen, prezio publikoen eta zerga-tasen aldaketa. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2015eko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko ekitaldirako tarifen, tasen, prezio publikoen eta zerga-tasen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Izaban, 2016ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Jesús Barace Marco.

Iragarkiaren kodea: L1601803