36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

2016ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2015eko abenduaren 18ko osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi ditu 2016ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak, 2016ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2016ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, urtarrilaren 7an, eta inork ez du erreklamazio edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Zergak

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,115eko karga-tasa.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5eko karga-tasa.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %8ko karga-tasa eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko ehunekoak.

Tasak eta prezio publikoak

Iruñera joateko hiriarteko garraiorako txartelaren prezioa:

–Orokorra: 1,00 euro.

–Ikasleak eta erretiratuak: 0,75 euro.

Gainerako zerga, tasa eta prezio publikoak lehen zeuden bezala gelditzen dira.

Getze Galarren, 2016ko otsailaren 11n.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1601893