36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa BBEPBko hirigintza-fitxa batean, Fray Diego kaleko 33. zenbakian dagoen eraikinari dagokionez. Hasierako onespena

Udal honen Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa BBEPBko hirigintza-fitxa batean, kanpoko fatxaden lerrokadurak doituz goiko solairuetan, jabeen elkarteak igogailu bat ezartzeko hiri honetako Fray Diego kaleko 33. zenbakian dagoen eraikinean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; ohartarazten da egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik paratu, tramiteko egintza delako.

Lizarran, 2016ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1602003