36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Bake Epaileei buruzko Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarriari jarraikiz (1995eko 166. Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 13koa), Eslabako Udalak bake epaile titularraren zein ordezkoaren karguak hutsik daudela iragartzen du.

Ezin izanen dira izendatu Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 389. artikuluan eta hurrengoetan desgaitasunerako edo bateraezintasunerako aurreikusitako arrazoietan daudenak, salbu eta jarduera profesionaletan edo merkataritzakoetan edo irakaskuntzan aritzea.

Interesdunek Udal honetan bulegoetan aurkeztuko dituzte eskaerak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Eslaban, 2016ko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, Ignacio Barber Zulet.

Iragarkiaren kodea: L1601826