36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

407/2016 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedura onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko deialdia onetsi zen.

Deialdian otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa aplikatuko da. Izan ere, errege dekretu horrek onesten du Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko erregelamendua, eta arautzen du lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako araubide iragankorra.

Errege dekretu horren 21. artikuluaren arabera, lehenengo proba zero puntutik hamar puntura bitarte baloratuko da, eta izangaiek gutxienez ere bost puntu lortu beharko dituzte proba gainditzeko, bi zatien puntuazioak batuta. Ondorio horietarako, zati bakoitzean zati horri esleitutako puntuazioaren %25 eskuratu beharko da gutxienez.

Deialdiaren bederatzigarren oinarriko 2.1.1 azpiatalak (“Lehenengo proba”) honako hau adierazten du lehenengo proba osatzen duten bi zatiei buruz:

“A zatia. (...):

A zatia 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko lehenengo probaren kalifikazioaren %50 eginen du. Zati hau gainditzeko, izangaiek gutxienez ere 2,5 puntu lortu beharko dituzte.

B zatia. (...):

B zatia 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko lehenengo probaren kalifikazioaren %50 eginen du. Zati hau gainditzeko, izangaiek gutxienez ere 2,5 puntu lortu beharko dituzte.”

Deialdian lehenengo probaren balorazioari buruz adierazten dena argitzeko, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 12an emandako 400/2016 Ebazpena aldatzea. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura onetsi ziren.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 13an emandako 1/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpena aldatzea. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura onetsi ziren. Aldaketaren ondorioz, deialdiaren bederatzigarren oinarriko 2.1.1 azpiatalaren bukaeran paragrafo hau gehitzen da:

“Lehenengo proba zero puntutik hamar puntura bitarte baloratuko da, eta emaitza bi zatietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da, betiere bi zatiak gainditzen badira. Hautapen prozesutik bazterturik geldituko dira gutxienez ere 5 puntu lortzen ez dituztenak.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora.

Iruñean, 2016ko otsailaren 15ean.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1601994